Datorren asteartean, ABENDUAK 7, Paulo Freireri omenaldi xume bat egingo diogu Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleok, bere jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko:
PAULO FREIRE GOGOAN. POSTER ERAKUSKETA. NON: UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza eraikinean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo k/, 1, Vitoria-Gasteiz). Beheko korridorean eta gimnasioan. NOIZ: ABENDUAK 7, 16:00-19:00
Izan ere, […]
Aurtengo azaroaren 11n, Iruñeko Baluarten, Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egingo da, Soziolinguistika Klusterrak antolaturik. Aurtengo gai nagusia migrazioak eta harrera linguistikoa da, oso bizi dagoen debate baten aurrean hausnarketak, ikerketak eta esperientziak partekatzeko helburuz.
Honela aurkeztu du jardunaldia beren webguneak:
Ez da berria gure artean immigrazioaren fenomenoa. Labur esatearren, XX. mendearen hasieratik, eskualdearen arabera ezaugarri […]
Urriaren 20tik 22ra, Bilboko Hezkuntza Fakultatean kongresu interesgarri hau egingo da. Hizlari bikainak elkartuko dira eta oso gai interesgarriak landuko dituzte. Kongresua online izango da baina modu sinkronikoan, hau da, zuzenean segituko dira aurkezpenak, eta horrela hizlariekin elkarreraginean aritu ahal izango da.
Honela dio kongresuko webguneak, bere aurkezpenean:
Garapen Iraunkorrak bermatu nahi du gizaki […]
Irailaren 2tik 29ra bitartean, Hezkuntza, Oroimena eta Praxia izeneko online mintegia garatzen ari da, Seminário Internacional: Educação, Memória e Práxis.
Bertan, Paulo Freireren (1921-2021) jaiotzaren 100. urteurrena gogoratu nahi izan da, Antonio Gramsciren (1891-2021) 130. urteurrena eta Universidade Federal de Viçosaren Hezkuntza Sailaren eta aldaketa soziala eta ikaskuntza emantzipatorioa sustatzeko RED sare latinoamerikarraren arteko hitzarmenaren […]
2014an Ilusionista Sozialen Mintegia eratu zenetik, urtero-urtero antolatu ditugu jardunaldiak, topaketak eta ikastaroak (2020. urtean izan ezik). Ohitura on hori berreskuratuko dugu aurten, abuztuaren 4 eta 5ean.
Azken bi urteetan, proiektu interesgarriak ezagutu ditugu eta informalki ideiak trukatzen aritu gara. Topaketa birtual hau baliatu nahi dugu proiektu horietan eta beste zenbaitetan dabiltzan pertsonak harremanetan […]
Datorren asteartean, apirilak 20, 18:00etan, saio interesgarri hau gauzatuko da online:
Nola landu filosofia haurtzaroan?
Imanol Alvarez, Xabi Salaberria eta Maddi Nazabal irakasleek euren esperientziak eskainiko dizkigute haien ikastetxeetan haurrak filosofatzera gonbidatu dituztenean.
Filosofia Lehen Hezkuntzako graduko ikasketetan ez da espresuki lantzen, ez delako eskolaren curriculumeko “irakasgai” bat, baina pentsamendu kritikoaren garapenean, Filosofiaren jakintza arloak […]
Datorren ostiralean, apirilak 16, 10:30etan, online hitzaldia antolatu du Hizkuntzategiak, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren laguntzaz.
Hitzaldian, Gasteizko Grant Vela ikastetxeko irakasleek euskara, gaztelania eta ingelesaren trataera bateratua nola gauzatzen duten azalduko dute, Montessori metodoarekin uztarturik, Haur Hezkuntzan.
Koordinatzailea: Urtzi Reguero (UPV/EHU) Moderatzailea: Ana García (Grant Vela School)
Egitaraua
Aurkezpena eta sarrera Ingelesaren kokapena proiektuan […]
Fontes Linguae Vasconum 50 urte. Ekarpen berriak euskararen ikerketari argitalpena paperean duela hilabete batzuk argitaratu ostean, aste honetatik aurrera sarean ere eskuragarri duzue, artikuluz artikulu deskargatzeko moduan, esteka honetan:
http://culturanavarra.es/eu/fontes-linguae-vasconum-50-urte
Liburu honetan, Ilusionista Sozialen Mintegiko Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina kideek artikulu hau argitaratu dute:
“Ahozkotasunaren didaktika ikuspegi dialektikotik abiatuta”
Esteka honetan deskarga […]
Aurreko astean, otsailak 17, UPV/EHUko Hizkuntzategiak antolatutako lehen mintegian ahozkotasuna izan genuen hizpide.
Mintegiaren izenburua: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
Mintegia UPV/EHUko Blackboard Collaborate plataformaren bitartez egin genuen eta saioa grabatua izan zen. Hala ere, bi orduko bideo bat igotzeak zentzu handirik ez duelarik, eta hasiera partean arazo tekniko bat izan genuenez, pentsatu dut […]
Datorren asteazkenean, 2021eko otsailaren 17an, Hizkuntzategiaren I. Mintegia izango dugu, online, sarbide irekian, nahi duenak parte har dezan.
Bi atal nagusi ditu eta nahi duzun atalean har dezakezu parte, ez da beharrezkoa saio osora sartzea. Horrez gain, “partaidetza ixila” izan dezakezu, hau da, entzule gisa parte hartu, edo elkar eragin, BlackBoard Collaborate plataformak ematen dituen […]
|
|