Topaketa: Euskaraz Jolasten Lehen Hezkuntzan. 2024ko abenduaren 3an.

Nola eralda dezakegu jolasgaraia, aktiboa, anitza, kulturalki aberatsa eta euskaldunagoa izateko?

Galdera honetatik abiatu genuen ikasturte hau, Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin.

Urtero bezala, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaian topaketak antolatu ditugu, ikasleak eremu akademiko-zientifikoan murgiltzeko eta hezkuntzaren eremu profesionala ezagutzen hasteko.

Aurtengo proiektuan, jolasak eta jokoak hartu ditugu aitzakia gisa ahozkotasuna lantzeko, […]

Hizkuntz paisaia euskaratzen: poster erakusketa digitala

Hitz emandakoa zor eta hona hemen azaroaren 23an egindako poster erakusketaren bertsio digitala.

Lan hau “Hizkuntz paisaia euskaratzen” proiektuaren barruan dago eta honako egituren laguntza eta babesa jaso du: EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordetza.

Proiektu honen alderdi akademikoena da erakusketa hau. Izan ere, […]

Euskal irratigintza proiektua aurrera doa! Animatu eta parte hartu!

Gasteizko Magisteritzako ikasleak lanean, duela urte batzuetako irrati-proiektu batean

Ikasturte honen berezitasunak direla eta, ezin izan dugu planteatu ikasleekin eta ikasleengandik lan egitea; aitzitik, irakasgaiak oso zorrozki diseinatu behar izan ditugu, edozein unetan irakaslea gaixotu, edo ikasleak gaixotu, edo itxialdira bueltatzekotan, denok argi izateko zer egin behar den irakasgaia gainditzeko.

Hori dela eta, eta […]

Ahozko komunikazioa, arnasketa eta gorputza lantzen

Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaia ematen dut Donostiako Irakasleen UEn (gaztelaniako atala), Lehen Hezkuntza Graduko lehen mailako ikasleekin. Irakasgai hau gaitasun akademikoa garatzeari lotuta dago eta espero da irakasgaian zehar ikasleek komunikazio gaitasun akademikoa garatzea.

Irakasgaia ematen hasi nintzenetik (2010-2011 ikasturtean), urtero alderdi berriren bat esperimentatu dut, eta horri esker oso kontu interesgarriak deskubritu ditut. […]