Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiko ikasle den Mari Bernalek gelako foroan Bilbon izango diren jardunaldi hauen berri eman digu:
IRAKURTZEA IKASTEKO – Bilbo, La Bolsa udaltegia (ganbaran), urriaren 21 eta 29an, Adarra Pedagogi Erakundeak antolatua:
Programa (pdf): http://www.adarra.org/ADARRA/Bienvenida_files/jardunaldiak_Irakurmena_I_2013-4.pdf
Programan kontu interesgarriak daude eta bereziki urriaren 29an 17:30etan Berritzegune Nagusiko Teresa Ruizek egingo duen hitzaldia aipatu nahi nuke: IRAKURKETA PLANA
IRAKURKETA PLANA EGITEKO DOKUMENTAZIOA
EAEn Irakurketa Plana 2012ko apirilean aurkeztu zen Eusko Legebiltzarrean, Kulturklik gunean jasotzen den albistearen arabera. Albistearekin batera, hainbat dokumentu eman ziren argitara (Iturria: Kulturklik):
- Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Planaren Estrategia eta Ideiak [PDF – 75 KB]
- Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana Komunikatzeko Estrategia [PDF – 53 KB]
- Euskal Autonomia Erkidegoan Irakurzaletasuna Sustatzeko Planaren Azterketa eta Diagnostikoa [PDF – 115 KB]
- Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Planeko Proiektuak [PDF – 76 KB]
- Helburuak [PDF – 57 KB]
- Mapa estrategikoa [PDF – 14 KB]
Zarauzko G05 Berritzeguneak dokumentu baliagarriak eskaintzen ditu Irakurketa Plana garatzeko. Horien artean, bereziki interesgarriak dira bi hauek (pdf):
Dokumentu hauek ereduak eta adibideak ere jasotzen dituzte, hortaz merezi du arretaz aztertzea. Irakurketaren garapena gako da haurraren garapen kognitiboan eta oro har, jakintza-esparru guztietan behar-beharrezko trebetasuna da; irakurtzeko modu asko dago eta aniztasunez ekin behar diogu irakurketa sustatzeari, bai nork bere gustuz irakurtzera animatzeko eta baita sistematikoki testu-genero desberdinak eta irakur-estrategia desberdinak erabiliz irakurtzeko ere.
Irakurketa Planaren kontu ofiziala Twitterren (zoritxarrez, ez da oso aktiboa…):
https://twitter.com/IrakurketaPlana
IRAKURKETA PRAKTIKA ONAK
Sarrera hau argitaratu eta biharamuneko @BelenAberasturi-ren bertxioaren bidez, @27zapata-ren txio honetara iritsi naiz…
Irakurle konpetenteak (zer esan nahi ote du horrek?) lortzeko jardunaldietarako eman dut izena http://t.co/VFq005Cgrt Cassany handia dator!
— Imanol Epelde Pagola (@27zapata) October 17, 2013
Tiraka-tiraka, azaroaren 7an Bilbon izango diren jardunaldi hauetan aurkeztu diren praktika onen bilduma honetara iritsi naiz, laburki irakurketa praktika on hainbat biltzen duena. Merezi du gainbegiratu bat ematea: http://es.slideshare.net/bnhizkuntzak/para-el-blog-27062100
[…] Tweet […]