Otsailaren 26an, Ibon LM Twitter erabiltzaileak honako eskaria egin zuen:
Kaixo, euskarazko abesti feministen zerrenda bat osatu nahi dut. Ea laguntzen didazuten. Ni hasiko naiz (noski):
— Ibon LM (@Ibon_LM) February 26, 2023
Klasean askotan jartzen dugu musika. Asko dira musika euskaraz entzuteko ohiturarik ez duten gazteak, eta kontzentrazio handia eskatzen ez duten jarduerak egiten ditugunean, musika pizteko ohitura dugu, soinuzko hizkuntz paisaia euskaratzen laguntzen duelakoan (komunikazio antsietatea ere zertxobait murrizten duela iruditzen zait gainera, baita hizkuntz estresa ere).
Iboni eta haria osatzen parte hartu duten guztiei esker, esteka hauek hementxe gordeko ditut, nahi duenak erabiltzeko.
BADOK
Magenta taldearen Odola: https://www.badok.eus/euskal-musika/pottors-ta-klito/magenta/_odola
YOUTUBE
Ibon LMren hariari esker osatu dudan erreprodukzio-zerrenda: https://www.youtube.com/watch?v=I2adPBZjA3g&list=PLT9W6OL68WcGNOH5GssjSrOmjdyAlEQ-S
Euskal Karaokearen (txantxangorria) Emakumeak zerrenda: https://www.youtube.com/playlist?list=PLwibYvY3RSADtm21S4G8cFfeROc61SNuB
Pirritx, Porrotx eta Marimototxen Marimore: https://youtu.be/TYKRYxe78U8