Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (7-18 helburuak) UPV/EHUko irakasle-talde batek sortutako literatur lanen gida da, Agenda 2030eko helburuak ardatz hartuta egina eta iaz argitara emandako Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (1-6 helburuak) lanari segida ematen diona.
Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Haur eta Gazte Literatura, horiexek uztartzen dira gida honetan, eta bi helburu nagusi ditu: batetik, literaturaren erabilera sustatzea Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lantzeko eta, bestetik, bitartekariei tresnak eskaintzea literatura-lan egokiak hautatzeko eta baliatzeko. Horiek horrela, balore sozialak eta balore literarioak jarri dira erdigunean. Gida honen ardatz nagusia izan da bi-biak kontuan hartzea.
Egileak: Maite Aperribay-Bermejo, M. Carmen Encinas, Iratxe Esparza, Karla Fernández de Gamboa, Miren Ibarluzea, eta Andrea Perales.
Lan interesgarria eta zehatza da, oso baliagarria bereziki literatur bitartekari eta irakasleentzat.
Ondorengo esteketan dituzue eskuragarri eta Creative Commons by-nc-nd lizentziapean daude argitaraturik:
Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (1-6 helburuak)
http://hdl.handle.net/10810/54613
Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (7-18 helburuak)
http://hdl.handle.net/10810/59608