Educação, Memória e Práxis Nazioarteko Mintegia, EDCOren partaidetzarekin, irailak 16

Irailaren 2tik 29ra bitartean, Hezkuntza, Oroimena eta Praxia izeneko online mintegia garatzen ari da, Seminário Internacional: Educação, Memória e Práxis.

Bertan, Paulo Freireren (1921-2021) jaiotzaren 100. urteurrena gogoratu nahi izan da, Antonio Gramsciren (1891-2021) 130. urteurrena eta Universidade Federal de Viçosaren Hezkuntza Sailaren eta aldaketa soziala eta ikaskuntza emantzipatorioa sustatzeko RED sare latinoamerikarraren arteko hitzarmenaren urtebetetzea (2020-2021)

Ondorengo estekan, programa osoa ikus daiteke eta izena eman (doakoa):

https://educacaomaterialista.wordpress.com/seminario-internacional-educacao-memoria-e-praxis/

Webinarrak Educação Materialista-ren Youtubeko kanalean ematen ari dira: https://www.youtube.com/c/educacaomaterialista

ISM taldekide den EDCO (Espacio de Educación Común) ikerketa-taldekideek beren esperientziak partekatuko dituzte Mexikotik, 2. Webinarrean, ostegunean, irailak 16, Mexikoko 11:00etan (Brasilgo 13:00etan, Estatu espainiar penintsularrean 18:00etan).

Gure kide Sinaí Rivera Martínez eta Emiliano Urteaga Uríasek hartuko dute parte. Ez galdu aukera paregabe hau!

Comments are closed.