Ekitaldia ikasleekin landutako proiektuaren amaiera izan da, proiektuen erakusketa egiteko eguna, alegia. Landutako gaia euskararen erabilerari lotuta egon denez, Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotzea pentsatu dugu, klasean egindako lanak gelatik kanpo zabaltzeko aitzakia harturik.
2022/2023 ikasturtean, kasu honetan ere Euskara Errektoreordeak lagundurik, hizkuntz paisaia euskaratzeari lotutako proiektu bat gauzatu genuen (esteka honetan dago informazio zehatza: https://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2023/01/29/hizkuntz-paisaiaren-saturazioa-eta-elebitasuna/). […]