Nola eralda dezakegu jolasgaraia, aktiboa, anitza, kulturalki aberatsa eta euskaldunagoa izateko?
Galdera honetatik abiatu genuen ikasturte hau, Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin.
Urtero bezala, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaian topaketak antolatu ditugu, ikasleak eremu akademiko-zientifikoan murgiltzeko eta hezkuntzaren eremu profesionala ezagutzen hasteko.
Aurtengo proiektuan, jolasak eta jokoak hartu ditugu aitzakia gisa ahozkotasuna lantzeko, hezkuntzaz gehiago jakiteko, gure jakintzak aktibatzeko eta iturri bibliografikoak erabiltzen ikasteko.
Hau guztia euskararen sustapenarekin lotu dugunez, topaketa hau ABENDUAREN 3AN egitea erabaki dugu, EUSKARAREN EGUNEAN, hain zuzen ere.
Topaketa irekia da, edonork har dezake parte, eta bi atal nagusi izango ditu:
- Hitzaldi edo solasaldiak
- Poster erakusketa azalduak
EGITARAUA
NON: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (UPV/EHU). Gasteiz, Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1, 01006.
NOIZ: Abenduak 3, 15:00etatik 19:00etara
*HITZALDIAK bi aldiz eskainiko dira, bi txandatan.
2.5 GELA
15:00-15:45 Jolastea eta ikastea bidegurutzean. Nora Salbotx.
16:00-16:45 Jolastea eta ikastea bidegurutzean. Nora Salbotx.
17:00-17:45 Aneren abenturak. Aisialdian euskaraz bizi eta jolas. Mitxel Elortza.
18:00-18:45 Aneren abenturak. Aisialdian euskaraz bizi eta jolas. Mitxel Elortza.
3.4 ETA 2.4 GELAK
15:00-16:45 Poster erakusketa azalduaren 1. txanda
17:00-18:45 Poster erakusketa azalduaren 2. txanda
HIZLARIEI BURUZ
Nora Salbotx Alegria (Iruñea, 1973).
Mondragon Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle aritutakoa, gaur egun Amaiurko eskolako zuzendaritzan eta Baztango herrietako eskolen koordinazio lanetan ari da.
Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza lantaldeko zuzendarikide, Hik Hasiko aholkulari, Herri Hezitzaileen sareen lagun, Hik Hasi eta Argia aldizkarietako zein Guraso.eus eta Oinherriren web agerkarietako kolaboratzaile.
Irakasleen formakuntzan aritzen da hizkuntza idatziaren didaktikan eta landa eremuko hezkuntzaren ildoak jorratuz. “Askatu edo Moztu, euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak” (Iratzar-Txalaparta, 2021) hezkuntzari buruzko entsegu politikoaren egilea. bell hooks-en “Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa” liburuaren euskarazko edizioaren hitzaurrearen egilea (Katakrak, 2023). Koldo Rabadanen “Superbotereak. 10 urrats eskola eraldatze bidean” liburuaren hitzaurrearen egilea (Argia, 2024). Euskal Hezkuntzagintzan militante.
Mitxel Elortza Exea (Gasteiz, 1988).
Musika irakasle ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan.
Irakaskuntza munduan haurrekin lan egiteak euren beharrizanak hobeto ezagutzeko aukera eman dio, eta irakurketa-idazketaren irakaskuntzan buru belarri ibiltzeak haur literaturako ipuinak idazten hastera animatu zuen.
Horrez gain, Zabalganako Euskara Taldea (ZET) Gasteizko auzoko euskara taldean eta eskolako euskara taldean euskararen alde lanean dabil.
POSTER ERAKUSKETARI BURUZ
LEHEN TXANDA: 15:00-16:50
- JOKOAK ETA LEHIAKORTASUNA
- ANTZERKI ETA DRAMA JOLASAK
- JOLAS SINBOLIKOAK
- SUGEAK, AZERIAK ETA OILOAK
- MAHAI-JOKOAK
- ADINARI EGOKITUTAKO JOLASAK
- MAHAI-JOKOAK
- HERRI-JOLASAK
- KANPOAN EGITEN DIREN JOLASAK
- LUDOPATIA
BIGARREN TXANDA: 17:00-18:50
- GENERO BERDINTASUNA JOLASETAN
- MUSIKARI LOTUTAKO JOLASAK
- TALDEKAKO JOLAS MOTOREAK
- KARTA-JOKOAK
- JOLAS PSIKOMOTORRAK
- ESKU JOLASAK
- ZENTZUMEN JOLASAK
- ERRITMO JOLASAK
- JOLAS PSIKOMOTORRAK
ANTOLATZAILEAK
UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleak.
Ainhoa Ezeiza irakaslea (Komunikazio Gaitasunaren Garapena Lehen Hezkuntzan I irakasgaiaren baitan).
Harremanetarako: ainhoa.ezeiza@ehu.eus
BABESLEAK
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila (UPV/EHU)
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (UPV/EHU)
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza (UPV/EHU)