Apirilaren 25ean Yasnayá Elena Aguilar Gil mexikarrak Manifiestos interiores liburua aurkeztuko digu Oihanederren, Montermoso Jauregian, arratsaldeko 18:00etan.
Liburuaren egilea ayuujk hizkuntzako hiztuna da (mixe komunitatea), eta oraintsu edizio berria argitaratu da. Hitzaurrea Iñaki Martinez de Lunak eta Ines Garciak idatzi zuten idatzi dute, hau da, Garabidek eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak elkarlanean.
Aurkezpenaz gain, mahai-inguru bat ere antolatu dugu. Bertan hiru hizlari gonbidatu izango ditugu, Yásnaya Aguilar, egilea bera; Roberto Awanari, Peruko Amazoniako tupi guarania eta euskalduna; eta Asya Zayzaoui, Rifeko tamazight hiztuna. Moderatzaile lanetan Andoni Barreña arituko da.
Ekimenaren antolatzaileak Garabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Katedra dira.