Jakinmin. Filosofia saioak haurrekin Gasteizen

Haurrekin filosofia lantzeak aurreiritzi asko gainditzen laguntzen du, uste dugun baino pentsamendu sakonagoak eraiki baititzakete. Gainera, hizkuntza eta kognizioaren garapena sustatzen du nabarmen. Horregatik, saio hauen berri emateaz gain, animatzen zaituztet parte hartzera.

Honela dio iragarkiak:

Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte.

Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Lagun talde batekin zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaltzeko prest?

Denok detektibe, ikerlari eta esatari!

Pentsatzea baliagarria bezain dibertigarria delako.

Anima zaitez zu ere!

Jakinmin. Filosofia saioak haurrekin

Ekimen ederra izateaz gain, oso baliagarria deritzogu haurren ulermena, arrazoitzeko trebetasuna eta munduan ekiteko gaitasuna lantzeko.

Euskaraz egingo dira hilabetean behin, eta saio guztietara edo banaka apuntatzeko aukera dago helbide honetara idatziz: ccuinfantil@araba.eus

Saioak urtarrilean hasi baziren ere, hurrengoetan parte hartzera animatzen zaituztegu, hau da:

  • Martxoak 11
  • Apirilak 8
  • Maiatzak 13

Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean (Floridan) egingo dira, Haur eta Gazte Sailean, eta bi taldetan banatuko dira haurrak: 6-8 urte artekoak 3. gelan eta 9-12 urtekoak, berriz, 2. gelan.

Esteka honetan duzu informazioa: https://web.araba.eus/eu/-/jakinmin-filosofia-saioak

 

 

Comments are closed.