Gure ikerketa-taldean (ISM-UPV/EHU) proiektu bat prestatzen ari gara 2021-2022 ikasturterako, hezkuntza-erakundeetan ahozkotasuna dinamizatzeko, eta parte hartu nahi duten irakasle, ikertzaile, eragile edota ikastetxeak gonbidatu nahi ditugu, bide hau gurekin batera ibiltzeko.
PROIEKTUAREN POSTERRA
Proiektuaren zirriborro osoa irakurri gabe, poster honetan begiratu arin bat eman diezaiokezu proiektuari (HEMEN KLIKATUZ irudia hobeto ikusiko duzu eta deskargatu ahal izango duzu).
KEZKA
Kezka honetatik abiatzen gara:
Lehen Hezkuntzan nerabezarorantz hurbildu ahala, euskararen erabilera harreman informaletan jaitsiz doa, eta Bigarren Hezkuntzan zailtasun nabarmenak ditugu euskara irakasle-ikasle harremanetik kanpo erabiltzeko (atsedenean, pasiloetan, talde-lanetan…). Zailtasun hau Unibertsitatean ere sentitzen dugu.
Gure pertzepzioa da ezinbestekoa dela euskara harreman moduetan berkokatzea, eremu akademikoa erdigune izatetik ingurune informaletarantz dezentratzera eta kulturartekotasunean dinamizatzea.
Proiektu honen asmoa da hezkuntza-maila desberdinen esperientziak konektatzea, printzipio komun batzuetatik abiatuta, gunean guneko berezitasunak kontuan hartuz eta autonomiaz eta interdependentziaz lan eginez.
PROIEKTUAREN LEHEN ZIRRIBORROA
Proiektuaren lehen zirriborroari begiratu bat eman nahi badiozu, ESTEKA HONETAN irakur dezakezu.
Proiektuaren azalpena, bideo formatuan: https://youtu.be/JFdxAdrt9ek
EPEA
2021eko irailean hasi nahi dugunok, maiatzean abiatu behar dugu etika batzordearen prozedura (gizakiekin lan egiteko edozein proiektuk unibertsitatearen etika batzordearen baiezko txostena behar du).
Horregatik, parte hartzeko interesik baduzu, MAIATZAREN 10ERAKO eposta bat idaztea eskatuko dizugu, argibideak emateko eta parte hartzeko moduen inguruan eztabaidatzeko: ainhoa.ezeiza@ehu.eus
Mezua idazteak EZ DU INPLIKATZEN parte hartuko duzu(e)nik. Ulertzen dugu erabakia hartu aurretik, hainbat alderdi komentatu eta argitu behar direla.
Ez duzu itxaron behar epea amaitu arte. Nahi duzunean jar zaitezke harremanetan nirekin, gauzak komentatzeko edo argitzeko.