Datorren asteartean, apirilak 20, 18:00etan, saio interesgarri hau gauzatuko da online:
Nola landu filosofia haurtzaroan?
Imanol Alvarez, Xabi Salaberria eta Maddi Nazabal irakasleek euren esperientziak eskainiko dizkigute haien ikastetxeetan haurrak filosofatzera gonbidatu dituztenean.
Filosofia Lehen Hezkuntzako graduko ikasketetan ez da espresuki lantzen, ez delako eskolaren curriculumeko “irakasgai” bat, baina pentsamendu kritikoaren garapenean, Filosofiaren jakintza arloak zeresan handia du. Komunikazio gaitasunaren garapenean ere, ekarpen interesgarriak etor daitezke Filosofiatik.
Saioa doan izango da, online, esteka honetara konektatuz: https://labur.eus/filosofiasaioa
Informazio gehiago behar izanez gero, eposta hau eskaini dute: filosofiasaioak@gmail.com
Saio hau Bilboko Hezkuntza Fakultateko LAIDA ikerketa taldeak antolatu du.