Datorren ostiralean, apirilak 16, 10:30etan, online hitzaldia antolatu du Hizkuntzategiak, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren laguntzaz.
Hitzaldian, Gasteizko Grant Vela ikastetxeko irakasleek euskara, gaztelania eta ingelesaren trataera bateratua nola gauzatzen duten azalduko dute, Montessori metodoarekin uztarturik, Haur Hezkuntzan.
Koordinatzailea: Urtzi Reguero (UPV/EHU)
Moderatzailea: Ana García (Grant Vela School)
Egitaraua
- Aurkezpena eta sarrera
- Ingelesaren kokapena proiektuan (gaztelaniaz)
- Euskararen lekua (euskaraz)
Saioa ordubete ingurukoa izango da. Ez da beharrezkoa izena ematea (sarbide irekia).
Konektatzeko esteka:
https://eu.bbcollab.com/collab/ui/session/guest/35b25f64eeb34194a6858c785ea21cbb