Seaska kantak, haurtxoentzat eta… nagusiontzat ere bai!

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 24. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak seaska-kantak ekarriko ditu, Zientzia Kaieran argitaratutako artikulu baten harira. Artikulu horretan, Harvard Unibertsitateko ikertzaile talde batek egindako ikerketa azaltzen du Irati Diez Virto biologo eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako kolaboratzaileak. Audioa deskargatu Beste behin, kultura herrikoietako jakintza baten garrantzia egiaztatu du zientziaren munduak. Ea gurasook eta senitartekook kantuan segitzen dugun, gure ahotsez, gure inperfekzioan, haurtxoekin konektatzeko eta, bide batez, gu geu ere lasaitzeko! Ikerketa hori aitzakia harturik, Ahotsak proiektuan bilduriko hainbat seaska-kanta entzungo ditugu lehenik eta hainbat abeslariren bertsioak ere bai. Espero dugu irratsaio honetan bildutako kantek lo egiten lagun diezazuten! Hauek dira aurkezpenaren ostean entzungo diren kantak: Ahotsak proiektuan jasotako kantak edo kanta-zatiak:
  • Haurtxo maite – Xerafina Iriarte
  • Bonbolontena – Ana Mari Axpe
  • Bonbolontena – Luzia Inzunza
  • Obabatxue – Santi Villareal
  • Tipi-tipie – Xerafina Iriarte
  • Ume txikia negarrez dago – Manoli Andonegi
  • Lotxo engañadoria – Luzia Arrizabalaga
  • Txikitxo polit hori – Leandra Otxoa eta bere biloba
Musikalizatutako kantak, kantari edo musika-taldeek grabatutakoak:
  • Lo hadi aingürüa – Maddi Oihenart
  • Seaska kanta – Xabier Lete
  • Lo kanta – Amaia Zubiria
  • Haur kanta II eta III – Imanol Lartzabal
  • Haurra egizu lotto lotto – Olatz Zugasti
  • Aurtxo txikia – Mikel Laboa
  • Itsasoa laño dago – Zacarias
  • Ttun-kurrun-kuttun – Jon Bergaretxe & Julen Lekuona
  • Loa loa – Haizea
  • Haur baten beharra – Oskorri
  • Gure haur honen – Olatz Zugasti

KREDITUAK

Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak

ITURRIAK

https://zientziakaiera.eus/2021/02/17/sehaska-kanten-gaitasun-unibertsala/ https://www.themusiclab.org/ https://eu.wikipedia.org/wiki/Ahozko_euskal_literatura#Sehaska-kantak https://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/sehaska-kantak https://youtu.be/vBVdHjdb598 https://lamusicagratis.com/musica-relajante

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOA

Bainbridge, C. M., Bertolo, M., Youngers, J., Atwood, S., Yurdum, L., Simson, J., Lopez, K., Xing, F., Martin, A., & Mehr, S. A. (2020). Infants relax in response to unfamiliar foreign lullabies. Nature Human Behaviour. DOI: https://doi.org/10.1038/s41562-020-00963-z

IRUDIAREN ITURRIA

https://pxhere.com/es/photo/638162 CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.

Comments are closed.