Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan: mintegiko bideoak

Aurreko astean, otsailak 17, UPV/EHUko Hizkuntzategiak antolatutako lehen mintegian ahozkotasuna izan genuen hizpide.

Mintegiaren izenburua: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan

Mintegia UPV/EHUko Blackboard Collaborate plataformaren bitartez egin genuen eta saioa grabatua izan zen. Hala ere, bi orduko bideo bat igotzeak zentzu handirik ez duelarik, eta hasiera partean arazo tekniko bat izan genuenez, pentsatu dut lagungarriagoa izango dela bideoa editatu eta zatika argitaratzea.

Erreprodukzio-zerrenda osoa, saioa jarraian ikusteko

Euskarri gisa erabilitako aurkezpena deskargatzeko

Mintegi honen inguruko informazio gehiago blog honetan

 

Lehen zatia: Ahozkotasuna zer da?

Bigarren zatia: Ahozkotasunaren gramatika

Hirugarren zatia: Idatzizkotasunak ahozkotasuna itotzen ote du?

Laugarren zatia: Kultura motak: kultura instituzionala, masa-kultura, kultura alternatiboa(k) eta kultura herrikoiak

Bosgarren zatia: Ahozkotasuna nola dinamizatu?

 

Hemen dituzue aurkezpenean erabilitako diapositibak:

[slideshare id=243145425&doc=ahozkotasunadinamizatzenhezkuntzaerakundeetani-210221110654]

Aurkezpenaren ondoren, eztabaida txiki bat izan genuen eta hori izan zen mintegiaren bigarren zatira hurbiltzeko aitzakia eta trantsizioa. Zoritxarrez, partaideen ahotsak ez dira ondo entzuten eta ez dute kalitate minimoa argitaratuak izateko.

Mintegiaren bigarren atalean, 2021-2022 ikasturtean abiatuko dugun ikerketa aurkeztu eta komentatu genuen, ikerketa zirriborratzen hasi aurretik.

Ikerketa honen berri datozen egunotan emango dut blog honetan, proiektuaren nondik norako nagusiak idatziz eratzen ditudanean.

 

Comments are closed.