Udako ikastaroa: Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzaren didaktika. Animatzen?

Aurtengo udako ikastaroak zoritxarrez ezohiko egoeran gauzatuko dira. Hala ere, ikastaroetako koordinatzaile guztiekin hitz egin ostean, hainbat ikastaro gauzatuko dira, modu batera edo bestera.

Udako Ikastaroak 2020 – UPV/EHU

Edizio berezia izango da, pandemiak sortutako egoerara egokitutako eduki berriekin eta online formatuekin Aurtengo edizioari begira, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak hainbat agertoki aurreikusi eta […]

Ekoizpen-ereduak eta eskola-ereduak: fordismoa, taylorismoa eta toyotismoa

Gai hau hainbatetan ateratzen zaigu, hezkuntzaren inguruko debateetan. Ebaluazioari buruzko ikastaroan informazio gehiago eskatu digutela baliatuz, hona ere ekarriko dut bertan azaldutakoa.

Fordismoa, taylorismoa eta toyotismoa, hiru ekoizpen-modu dira

Azken 150 urteetan, eskolaren hedapena enpresen beharrekin loturik egon da. Enpresa-ereduen arabera antolatu da irakaskuntza-lana, enpresara egokitzeko (ez soilik baina bai nagusiki).

Fordismoa

Fordismoa da […]

Testu-mota eta generoen inguruan bueltaka hizkuntzen didaktikan

Hizkuntzen didaktikan arazo larri bat dugu testu-moten kontuarekin. Komunikazio gaitasunaren ikuspegian lantzen ari garela diogu, baina segitzen dugu irakats-jarduerak testu-motaren arabera antolatzen.

Iturria: Wikiwand

Adibidez, erabaki dugu klasean testu argumentatiboak erabiltzea. Orduan, ikasleei irakasten zaie nola eratzen diren testu argumentatiboak, adibide batzuk ematen zaizkie eta gero eskatzen zaie testu argumentatibo bat eratzeko. Sekuentzia […]

Laudorioak, ebaluatzeko era manipulatzaile bat?

Jarraitzen dugu Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” gaia lantzen, eta ikastaroko kide batek oso gai iradokitzailea ekarri du: ez ote dute laudorioek kalte egiten?

Alfie Kohn-ek 1993an argitaratutako Punished by Rewards: The Trouble with Gold Stars, Incentive Plans, A’s, Praise, and Other Bribes liburuan, zalantzan jartzen du iruzkin positiboen balioa. Guk animatzeko […]

IK/KI ikaskuntza kooperatiboaren inguruko hainbat kezka

Gai hau hizkuntzen ebaluazioari lotutako Prest Gara ikastaroan sortu zaigula aprobetxatuko dut, bertan idatzitakoa hona ere ekartzeko.

Duda sortu da ea nola segitu IK/KI lanean Lehen Hezkuntzan etxealdi honetan.

IK/KI, ikaskuntza kooperatiboa-kooperatuz ikasi… etxetik?

IK/KI ikaskuntza kooperatiboa-kooperatuz ikasi teknika-multzo bat da, ikuspegi metodologiko zabalagoetan egoten dena normalean (proiektu bidezko metodologia, ikas-komunitateen metodologia…).

Bi esteka hauetan […]

Egunerokoak eta portfolioak hizkuntzen ebaluazioan

Hainbatek aipatu duzue ideia ona iruditzen zaizuela hizkuntzen ebaluazioan egunerokoa erabiltzea, edo portfolioa, baina bi tresna hauek ez dira horren ohikoak eta arazo batzuk eragin ditzakete.

Iturria: Carla Lietor 2º ESO

Egunerokoen kasuan (“Diario de aprendizaje”), ez da gomendagarria literalki hartzea, hau da, egunero-egunero idaztea zerbait. Ez dakit inoiz izan duzuen “diario intimo” […]

Hizkuntz erroreen inguruan

Konturatu naiz ezer gutxi dudala blogean hizkuntz erroreen inguruan! Ea ba, hona azalpen txiki bat, lagungarria izan daitekeelakoan.

Erroreak oso baliotsuak dira ikaslearen hizkuntz gaitasuna baloratzeko. Hala ere, erroreak analisi fin bat eskatzen du, bere jatorria ondo ulertzeko, eta hori ez da batere erraza izaten, errorea berbera izanik ere, ez delako testuinguru berean gertatzen. Ez […]