Aurreko mezuetan, ulermenezko irakurketaren inguruko hainbat hausnarketa teoriko bildu ditugu:
Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan: hiru mito deseraikitzen: http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2019/08/20/ulermenezko-irakurketa-lehen-hezkuntzan-hiru-mito-deseraikitzen/ Zer da ulertzea? Ulermenezko irakurketaren inguruan: http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2019/08/28/zer-da-ulertzea Ulermenezko irakurmena eta konplexutasuna: http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2019/08/28/ulermenezko-irakurmena-eta-konplexutasuna/
Egia da ikasgelako esperientzietatik abiatzen direla hausnarketa horiek, baina normalean irakasleok eskertzen dugu kontzeptu teorikoak ulertzeko zerbait zehatz eta “tangiblearekin” lotzea. Horregatik, bururatu zaigu ulermenezko […]
Zientzia esperimentaletan dagoeneko onartu da mundua ezin dela ikertu modu estrukturalistan (taxonomiak, prozedurak, metodologiak… erabiliz) eta alde batera utzi beharko genukeela Ordena eta Progresoaren ideia. Munduak ez du horrela funtzionatzen, eta are gutxiago gizakion buruak (inor animatuko balitz, honatx Edgar Morin-en bi liburu sarean deskargatzeko: Introducción al Pensamiento Complejo eta Los Siete Saberes Necesarios para […]
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 10. saio honetan, ulermenezko irakurketari lotutako galdera funtsezko bat planteatu nahi izan dut: zer da ulertzea? Eskolan ulermena lantzen dugunean, gehienetan testuien ordenari lotutako elementuei erreparatzen diegu eta horretan trebatzen ditugu ikasleak. Hori da irakurketa sinpleena, ez baitu apenas ezer eraikitzen. Irakurketa modu libertarioan planteatzeko zertzelada batzuk daude irratsaioan, testuak elkarrekin egoteko […]
Libros de texto by PhotoLanda on Flickr CC-nc-sa
Testu-liburuen negozio itzela izugarrizko oztopoa da hezkuntzaren eraldaketarako. Aspaldi salatzen den gaia da baina testu-liburuek atzera egin ezik aurrera doaz, orain gainera, liburuen garestitasuna dela eta, gobernuek politika bereziak garatu dituzte (komunitate autonomoaren araberakoak) liburu horiek familien gastuetan baxuagoak izateko (testu-liburuetarako txekeak, diru-laguntza zuzenak edo […]
Gaur txio hau ikusi dut eta deigarria egin zait:
https://twitter.com/nabi_onandia/status/1163370914727243777
Gero, harian Iban Onaindiak ondo azaldu du ikerketa hau partziala dela, halakoekin beti erne ibili behar da, izenburuak askotan deigarriak direlako. Horregatik, artikulua deskargatu eta begiratu bat eman diot.
Artikulu honetako autoreek (Zivan, Bar, Jing, Hutton, Farah & Horowitz-Kraus, 2019) alderaketa bat egin dute haur […]
Datorren irailaren 3an, irakurketaren inguruko ikastaro bat ematen hasiko gara Prest Gara 2019/2020 programaren barruan: 756 – ULERMENEZKO IRAKURKETA LEHEN HEZKUNTZAN. Hori dela eta, Dulantziko Mitxoleta Libertarioen hainbat irratsaio argitaratzen joango gara gai honen inguruan, eta hemen, blog honetan, irratsaioaren gutxi gorabeherako transkripzioa gehituko dut. Horrela, nahi duenak irakurri eta nahi duenak entzun egin ahal […]
2019ko martxoaren 6 eta 7an Fontes Linguae Vasconum 50. urteurreneko Oroipen Kongresua egin zen Iruñean, bertan hartu nuen parte Hizkuntzen Didaktika lan-taldean, ahozkotasunaren inguruko komunikazio batekin, hauxe lagungarri gisa erabili nuen aurkezpena:
[slideshare id=161266757&doc=flvaurkezpenaaezeiza-190805155638]
Eztabaida sutsua eragin zuen, batez ere tentsioa sortu zelako hizkuntzen irakaskuntzaren ingenieritza/arkitekturaren eta ikuspegi dialektikoaren artean. Gure ikerketa eta esperientziek erakutsi […]
|
|