Dagoeneko zabalik da datorren ikasturteko Prest Gara irakasleen formakuntzarako eskaintza. Izena emateko baldintzak mugatuak badira ere, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza formal ez unibertsitarioetako irakasle bazara, seguruenik izena eman ahalko duzu.
Deialdiko eskaintza osoa hemen dago argitaraturik:
http://www.euskadi.eus/langile-irakasle-prest-gara-prestakuntza/web01-a2hlang/eu/
Gure taldearen eskaintza
Gure taldea ikerketa eta formakziokoa da, hau da, ikerketaz gain, interes handia dugu formazio aplikatuan, eta horrek eraman gaitu Prest Gara programan urtero bi edo hiru ikastaro ematera, besteak beste.
Datorren ikasturteko deialdia (2019/2020) desberdina izan da prozeduren aldetik eta ondorioz, Euskoiker Fundazioaren izenean emango ditugu (honek zenbait tira-bira eragin badizkigu ere, aukeran nahiago genuelako EHUren izenean eman, baina tira).
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, lan-talde bat eratu dugu, deialdiko bi multzotako ikastaroak eskaini ahal izateko: 11 eta 12. multzoak. Guztira 11 ikastaro izango dira, eta guztiak online:
- 756-Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan
- 905-Blogak hizkuntza geletan
- 275-Liburutegia, ikasteko eta irakurzaletasuna sustatzeko gunea: antolaketa eta jarduerak
- 016-Haur literatura, norberaren garapenean bidaide
- 166-Irakurketa lantzeko estrategiak eta baliabideak Bigarren Hezkuntzan
- 772-Hizkuntzen trataera bateratua Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan
- 055-Hizkuntza arlotik abiatuta arazo-egoerak eta proiektuak sortzen LHn
- 057-Hizkuntzen trataera integratua eskolan
- 150-Arazo-egoerak eta proiektuak sortzen hizkuntzetan (DBH)
- 260-Bigarren hizkuntzaren didaktika LHn eta DBHn: aldamiatze estrategiak
- 295-Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?
Horien artean, gure ikerketa eta formakzio taldeak (Ilusionista Sozialen Mintegia ISM-UPV/EHU) lau hauek eskainiko ditu, bi ikastaro txanda bakoitzean:
1.txanda: 2019ko ekainaren 3tik 14ra arte, biak barne
- 756-Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan. Koord.: Ainhoa Ezeiza. Irakasleak: Ainhoa Ezeiza, Javier Encina eta Nahia Delgado. 2019ko irailaren 3tik 30era.
- 905-Blogak hizkuntza geletan. Koord.: Ainhoa Ezeiza. Irakasleak: Ainhoa Ezeiza, Nahia Delgado eta Javier Encina. 2019ko irailaren 9tik urriaren 21era.
2.txanda: 2019ko irailaren 9tik 27ra arte, biak barne
- 166-Irakurketa lantzeko estrategiak eta baliabideak Bigarren Hezkuntzan. Koord.: Ainhoa Ezeiza. Irakasleak: Ainhoa Ezeiza, Javier Encina eta Nahia Delgado. 2019ko azaroaren 4tik abenduaren 9ra.
- 295-Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu? Koord.: Ainhoa Ezeiza. Irakasleak: Ainhoa Ezeiza, Javier Encina eta Nahia Delgado. 2020ko apirilaren 9tik maiatzaren 22ra
Ikastaro hauetan, azken urteotan lantzen ari garen ikuspegi teoriko-praktikoa zabaldu nahi genuke zuen arten. Konplexutasunaren teoriaren markoan, ikuspegi dialektikoan oinarrituz, ahozkotasuna abiapuntu duten lan egiteko moduak lantzen ditugu. Ahozkotasunetik jotzen dugu idatzizkotasunerantz, eta norbanakoaren lana talde-lanarekin eta lan kolektiboarekin elkarlotzen dugu, ilusionismo soziala deritzoguna praktika etiko gisa. Bizikidetza lehen planoan jartzen dugu horrela.
Gure argitalpen berrian jaso ditugu bai hausnarketak eta bai esperientzia interesgarri batzuk:
Ainhoa EZEIZA eta Javier ENCINA (2019) Trabajando la lengua desde una perspectiva dialéctica. Algunos apuntes sobre lengua y complejidad. ISM-UPV/EHU, UNILCO-espacio nómada, Ilusionista Sozialen Kolektiboa. Vitoria-Gasteiz (Araba). ISBN: 978-84-947515-5-4
Polita izango da gure bizipen eta hausnarketak zuekin partekatzea!