Jabe-gabetzea, zer da hori???

Egun hauetan lan eta lan gabiltza, Radio Alegría Libertaria eta Dulantziko Mitxoleta Libertarioak online irrati librea garatzen, eta aitzakia erabili dugu 2015ean Euskadi Irratian egindako elkarrizketa bat berriz ere belarrira ekartzeko. 2015ean izan ziren Jabe-gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak, eta Kolonbian, Mexikon, Andaluzian, Kanariar Uharteetan.. egiteaz gain, Lesakan egin genuen jardunaldien atal bat, jabe-gabetzearen eztabaida gure artean ere izateko.

Ikaslean lanean

Irratsaio honetan, jabe-gabetzea zer den azaltzen da, baita bere zortzi zutabeen inguruko hitz pare bat ere: zaintzak, askatasuna, eraikitze kolektiboa, konfiantza, elkarren beharra eta autonomia, alaitasuna, desazkundea eta itxaropena.

Tartean, musika hau entzuteko aukera izango duzu:

  • Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
  • Quién manda aquí – Esne Beltza ft. Mala Rodríguez & Fermin Muguruza (Hemen eta hor)
  • Loretxoa – Sonakay ft. Benito Lertxundi

Burmuinaren eta Boterearen arteko harremanak aztertu dituen ikerketaren erreferentzia (ingelesez):
https://www.theatlantic.com/magazine/archive/2017/07/power-causes-brain-damage/528711/

Deskargatu

Comments are closed.