Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 1. BLOKEA Norena da hizkuntza?

Aspaldi gabiltza geure buruari planteatzen nola eraiki formakzio proposamen bat unibertsitatean egiten ari garen gauza batzuk kalean egiten ari garen beste gauza batzuekin eta gauzak egiten ari den jendearekin elkarlotzeko… eta aitzakia gisa balioko duena gizarte-laboreak sortzeko, sustatzeko, dinamizatzeko, Penintsula Iberikoan eta Latinoamerikan. Ze, gure asmoa da ezagutza zientifikoaren, jakintza herrikoien eta ezagutza alternatiboen arteko mestizajean topatzea, belaunaldi arteko, kulturarteko, genero arteko… trukeak sustatzea, alegia.

Ideia horietatik sortu dugu formakzio proposamen hau (formakzioa, formazioa eta akzioa elkarlotzen saiatzea). Horregatik, pentsatu dugu formakzioak aurrez aurrekoa eta onlinekoa, biak lotu behar dituela. Hartara, online espazio komun bat izan dezakegu, leku desberdinetako jendearekin kolektiboki eraikitzea ahalbidetzeko, eta aurrez aurrekoa, lekuan lekuko jendeak elkar ezagutzeko, ahozkotasunean oinarriturik.

Partaideentzat ibilbide desberdinak proposatu ditugu, aurrez aurreko lana eta online lana bateraturik, 50 orduko formazio modulu bat osatu arte. Hala, leku desberdinetako jendeak ibilbide desberdinak egingo ditu, eta bide horretan jende desberdinarekin elkartzen joango da… Beno, bai, agian ez da oso-oso ulerterraza… baina zaila da konplexutasuna azaltzea!!!

Blokez bloke azaltzen joango gara eta horrela espero dugu ulergarriagoa izatea. Gaur 1. blokea:

1 BLOKEA: Norena da hizkuntza? Kultura herrikoiak eta hizkuntzaren jabe-gabetzea

Bloke hau Donostian egingo ditugun aurrez aurreko saio hauekin lotzen da (20 ordu aurrez aurre):
Urriak 5  Hizkuntzaren normalizazioa. Norena da hizkuntza? Mahai-ingurua (euskaraz) (4 ordu)
Urriak 14 Hezkuntzaren jabe-gabetzea (4 ordu)
Urriak 19 Kultura herrikoiak eta sortze literarioa (4 ordu)
Urriak 20 Ahozkotasuna eta kulturaren berreskuratzea (4 ordu)
Urriak 21 Hizkuntzaren jabe-gabetzea (4 ordu)
*Eusko Jaurlaritzaren egiaztapena: 25 ordu (egiaztapen hau eskuratzeko, ezinbestekoa da irakasle.net aplikazio ofizialaren bitartez ematea izena, aurrez aurreko saioetan %80 ko bertaratzea izatea eta 5 ordu betetzea ikastaroaren amaierako lan bat osatzeko, urriaren 24tik 30era bitartean)
Bloke hau osatzeko, 30 ordu egin behar dira online, 6 aste:
1. astea: Kultura instituzionala, masa-kultura, kultura alternatiboak eta kultura herrikoiak
2. astea: Jabe-gabetzea
3. astea: Ahozko historiak
4. astea: ‘Lengua’ vs. ‘Idioma’. Ahozkoa eta idatzia.
5. astea: Identitatea eta identifikazioak. Pentsatu/sentitu/egin bateratuz.
6. astea: Bizikidetza-gizarte baterantz
Bloke honen aurrez aurreko atala euskarazko bi ikastaro hauetako batekin konbinatu daiteke, aurrez aurrekoa edo online, 50 eskola-orduak betetzeko (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko):
  • IKASTAROA (I): HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA INGURUNE KULTURANITZETAN (30 ordu, aurrez aurrekoa)
  • IKASTAROA (II): BIGARREN HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA INGURUNE KULTURANITZETAN (30 ordu, online)

Comments are closed.