Hizkuntzaren irakaskuntza ingurune kulturanitzetan III: Espazioak eta denborak vs. lurraldeak eta ordutegiak

Sarrera hau 2016ko apirilaren 4tik maiatzaren 13ra bitartean Javier Encina eta biok ematen ari garen ikastaroaren hirugarrena da. Lehen sarrera Bigarren sarrera

Kulturartekotasunaren ikuspegiak nahitaez eskatzen du botere-harremanen berrikusketa, bai gerta litekeelako kultura bat beste baten gainean egotea (kolonizazioa, xenofobia, asimilazioa, gutxiespen soziala…), bai kulturartekotasunak berez suposatzen duelako kulturen arteko eraikitze horizontala (bestela “kulturaniztasun” huts […]

Hizkuntzaren irakaskuntza ingurune kulturanitzetan II: Ahozkotasuna, konplexutasuna eta jabe-gabetzea

Sarrera hau 2016ko apirilaren 4tik maiatzaren 13ra bitartean Javier Encina eta biok ematen ari garen ikastaroaren bigarrena da. Lehen sarrera hemen irakur dezakezu.

AHOZKOTASUNA ETA IDATZIA

Zergatik uste dugu eskolaren irakasteko erak hizkuntza bera mugatzen duela? Eskolak Ordena eta Aurrerapena (Progresoa) du helburu, areago joz, esan daiteke eskola-sistema horretarako asmatua izan zela: gizartean Ordena eta […]

Hizkuntzaren irakaskuntza ingurune kulturanitzetan I: Beharrak eta asebetetzaileak

Aste honetan irakasleen formaziorako online ikastaro bat ematen hasi gara Javier Encina eta biok, Eusko Jaurlaritzaren formazio programaren barruan (prest_gara201516): Hizkuntzaren irakaskuntza ingurune kulturanitzetan. Lehen bi saioak aurrez aurrekoak izan dira eta maiatzaren 13ra bitartean bat/zeroen munduan segi beharko dugu.

Ikastaroko oinarrizko materialetako bat iaz argitaratutako liburuxka hauxe da:

Javier ENCINA, Ainhoa EZEIZA, Lide SALBARREDI […]