Partaidetza-prozesuak egiteko moduak

“Jendea gehiago kontuan hartzen duen” partaidetza prozesu bat abiatu nahi badugu, pentsatu behar dugu ez garela lehenak halako zerbait egiteko ideia izan dugunak. Partaidetza prozesuak egiteko erak hiru hauetan laburbil daitezke:

Lehena, ordaintzen digunarengatik/digunarentzat lan egitea litzateke (bidaltzen gaituenarentzat). Ez diogu ezer galdetu behar geure buruari, ezta inorekin lan egin beharrik ere; eskatu digutena […]

Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak Lesakan, abuztuaren 4tik 9ra

2015eko udaran zehar, Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak egingo dira munduan barrena. Hemen duzue eguneratzen gabiltzan informazioa: http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/p/jabe-gabetzearen-nazioarteko-i.html

Eta pentsatu genuen… zergatik ez antolatu geuk jardunaldi horietarako ekitaldiren bat? Azken batean, ikasturte osoa daramagu hezkuntzaren jabe-gabetzeaz hausnartzen eta ilusionismo sozialetik abiatuta lan egiten… Hortxe genbiltzala, Kontxi gure mintegikideak aukera zabaldu zigun Lesakan egiteko, bertako Matxinbeltzenea Aterpetxe-barnetegian. […]

ANIMATU “Hizkuntza eta Teknologia: Baliabideak” irakasgaiko azterketara!!!

Kaixo denoi! Bihar izango dugu Hizkuntza eta Teknologia irakasgaiko azterketa ofiziala, 15:00etatik 17:00etara 3.5 gelan. Esan daiteke AZKEN AUKERA dela kalifikazioari begira zeozer egiteko eta funtsean, azken aukera da zerbait (gehiago) egin nahi duzuenontzat.

Orain arte zuetako gehientsuenok oso lan politak egin dituzue, interesgarriak, irudimentsuak… kalifikazioak jartzeko asteburua beharko dut baina astelehenerako jarrita izango dituzue […]