Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketak 2015eko apirilaren 13tik 20ra

2014ko azaroaren amaieran PARTAIDETZA-PROZESUAK abiatu ditugu Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Partaidetza-modu hauek ofizialki aurkezteko asmotan, topaketak antolatu ditugu egiten ari garena, lan egiteko moduak, eztabaidak… zabaltzeko, gure sentitze, pentsatze eta egiteak elkarrEKIN eta elkarrENGANDIK eraikitzen segitzeko eta jende gehiago parte hartzera animatzeko.Topaketa hauek edonorentzat daude zabalik. Partaidetza-erak interesatzen bazaizkizu, jakintzak eraikitzeko beste modu batzuk, harreman horizontalak eratzeko moduak, jabe-gabetzea (“desempoderamiento”), ikerketa partehartzailea, hezkuntza komuna eta komunitarioa… ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!Ilusionista Sozialen Mintegia

Mintegiaren eratze ofiziala 2015eko apirilaren 13tik 17ra bitartean izango da, 16:00etatik 20:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Majisteritzan).

Hona BEHIN-BEHINEKO egitaraua:

Astelehenean, apirilak 13, 1.3 gela: Bideo-topaketa eta bideo-foruma. Ikasleon artean egin ditugun bideoak trukatu, bideo
berriak sortzeko proposamenak (remix), bideoetan oinarritutako
eztabaidak… Bideogintzak parte hartzeko eta hausnartzeko duen balioa azpimarratu nahi dugu saio honen bitartez.Zure/zuen bideoak erakutsi nahi badituzue, bidaliguzue mezutxo bat eta sartuko ditugu! (ilusionistasozialak@gmail.com)Asteartean, apirilak 14, 2.4 gela: Mintegiaren
aurkezpena. Zer da Ilusionismo Soziala? Javier ENCINArekin lankidetzan. Hezkuntzaz eztabaidatzeko eta
proposamenak trukatzeko gunea, nahi duenak nahi duenean parte har
dezan, posible denaren segurtasunetik ezinezkoaren itxaropenera,
eraikuntza kolektiboa, harreman horizontalak…

Asteazkenean, apirilak 15, 1.3 gela: Hezkuntzaren
jabe-gabetzea
: ikasturtean zehar bizitako esperientziak. Posible ote da eskola komun bat sortzea hezkuntza publiko, pribatu edo librean?Eskola
libreak eta eskolen lege-alderdiak
. Zuzenbide Fakultateko ikasleekin
topaketa. Ikasturtean zehar egin ditugun ikerketak eta hausnarketak partekatuko ditugu.
 
Ostegunean, apirilak 16, 1.6 gela (Psikomotrizitate Gela): Ludopedagogia
tailerra (1). Fabián TELLECHEA eta María RIVASÉS ludopedagogoek dinamizatua (*gomendatzen da ostegun eta ostiraleko saioetara bietara etortzea)Ostiralean, apirilak 17, 1.6 gela (Psikomotrizitate Gela): Ludopedagogia
tailerra (2). Fabián TELLECHEA eta María RIVASÉS ludopedagogoek dinamizatua.

Ondoren, Desempoderamiento, juego y oralidad liburuxkaren aurkezpena. Javier ENCINA, Ainhoa EZEIZA. Hurrengo liburuxken aurkezpena eta itzulpengintza lanak.

Mintegiaren eraketaren amaiera ofiziala

Jarduera hauei beste batzuk erantsi dizkiogu… ez baitakigu programa batera mugatzen…

Larunbatean, apirilak 18, 19:00etan: RAFAEL AMOR KANTARIAREN KONTZERTUA DOHAINIK Irungo Kabigorri Ateneoan. Zatoz zure adiskideekin gurekin batera ospatzera!!!
Astelehenean, apirilak 20, 17:30etatik 20:30etara: Skype bidezko bigarren topaketa Moreloseko Estatuko Unibertsitate Autonomoko (UAEM, México) Gizarte Laneko ikasleekin, eurak ilusionismo soziala komunitateetan lantzen ari dira.

Astean zehar, Majisteritzako ikasleen bideo-sortze lanak emango ditugu Eskolako kafetegian, MajisTV deitu dugunaren lehen probak egiteko. Prestatzen hasi garen telebista honetan, magisteritzako ikasleek egiten dituzten bideo-lanei balio berezia eman nahi diegu, merezi dute eta!

Gure eposta: ilusionistasozialak@gmail.com

IZENEMATEA:

Izenematea ez da beharrezkoa. SAIO GUZTIAK IREKIAK DIRA ETA DOAKOAK. Ez da derrigorrezkoa saio guztietara etortzea, ordu guztietara… norbera etor dadila ahal edo nahi duenean, ahal duen denboran…Hala ere, partaidetza-egiaztagiria jasotzeko, EZINBESTEKOA DA gutxienez 4 saiotara etortzea eta hemen ematea izena:

MINTEGI HONI BURUZ…

Oso inspiratzailea iruditu zaigu EZLNk 2015eko apirilaren 1ean argitaratutako komunikatua, eta ausartu/animatu gara zati batzuk hartzera… Mintegi honen izpiritu orokorra islatzen dutela uste baitugu…
Ze, Mintegi hau ez da ikuskizun bat, ez datoz dirua, edo fama, edo euren kausetarako jarraitzaile bila dabiltzan pertsonak… baizik eta elkar laguntzea une bakoitzean sortzen denaren arabera pentsatzen, sentitzen eta egiten dugun horretan jarraitzera, dogmarik, ikasitako diskurtsoen errepikapen errepikatzailerik gabe, baizik eta dena zalantzan jarriz, jolasean sortuz, errepikapen sortzaileen bitartez eta konpromisoaren etikatik lan eginez, kultura herrikoietan eta jabe-gabetzerantz doazen mugimenduetan inspiratuta.
[…] Orduan, ikusi dugu pentsamendu-bilera horiei hainbat lekutan “mintegi” deritzela, uste dugu hala deitzen zaiela “mintegia” “hazitegi” esan nahi duelako, hau da, bertan haziak ereiten dira, zenbaitetan azkar hazten dira eta bestetan kosta egiten zaie.
 
Eta orduan esaten dugu egin dezagun ideien, analisien, pentsamendu kritikoen hazitegi bat, ea nola ikusten dugun gaur egun dagoen sistema kapitalistaren kontu hori.
 
Orduan mintegia edo hazitegia ez da soilik leku bat ezta denbora zehatz bat ere. Baizik eta denbora behar du eta leku askotan da.
 
Eta orduan ba horregatik diogu destokituta dagoela, hau da, ez dena leku berean, baizik eta zati asko eta leku askotan. Eta esaten dugu mundukoa dela, beno, ba mundu guztietan daudelako pentsamendu kritikoak, euren buruari galdezka ea zer gertatzen ari den, zergatik, zer egiten ari garen, nola, eta teorian pentsatzen diren gauza horiek.
 
Baina orduan, pentsatu dugu, nonbait hasten da eta noizpait. 
[…]
Ixilpeko Klausula:
 
Hau guztia da zeuk ulertzeko, esan dezagun, mintegiaren testuingurua.
 
Zer espero dugu zugandik?
 
Ba uler dezazula oso urrutitik datozela zenbait pertsona, euren diruaren eta denboraren sakrifizioa eginez etorri direnak zuk adieraziko duzuna entzutera. Ez datoz aisiagatik, ezta zerbait irabaziko dutelako ere. Ez datoz modagatik edo ezjakintasunagatik. Hona datoz beharbada hodei beltz horiek ikusten dituztelako ortzemugan, eurite eta haizeteek astindu dituztelako, ulerminaren gosea ez delako asetzen, ekaitza badakarrela sentitzen dutelako.
 
Orduan, guk, zapatistok, zu errespetatzen zaitugun bezalaxe, halaxen eskatzen dizugu pertsona horiek errespetatzeko. Izango da baten bat kolatu dena, baina gehienak gure kideak dira. Borrokan bizi eta hiltzen diren pertsonak dira, inork, gu ez bagara, kontuan izango dituena. Beraientzat ez dago museorik, ez estatuarik, ez abestirik, ez olerkirik, ez daude metroko bagoietan, kaleetan, kolonietan. Inor ez dira, egia da. Eta hala ere, edo horregatik agian, guretzat dena dira.
 
Orduan, ez zaitez iraindua sentitu, ez ekarri konsignarik, dogmarik, autofederik, modarik; ez errepikatu beste batzuek lehenago hemen edo han esandakorik; ez sustatu pentsamendu nagirik; ez saiatu inposatzen pentsamendu dogmatikoa; ez hedatu pentsamendu gezurtirik.
 
Eskatzen dizugu zure hitza ekartzeko eta horren bidez pentsamendua, hausnarketa probokatzeko. Eskatzen dizugu zure pentsamendua presta dezazula, zorroztu, distirarazi. Pentsamendu horrekin, ez ohoratzea akademia eta bere parekideak, baizik eta jasotzen duen jendea, nahiz astindu moduan, nahiz zaplasteko edo oihu moduan.
 
Mintegi edo hazitegi honetarako eskatzen dizugun hazia, zalantza eragiten duena izango da, probokatzailea, pentsatzen eta analizatzen segitzea bultzatuko duena. Hazi bat beste hazi batzuek entzun dezaten hazi egin behar dela, eta nork bere erara haz dadin, bere egutegiaren eta geografiaren arabera.
 
Oh, bai, badakigu: ez duzu zeure prestigioa lodituta ikusiko, ezta zure kontu korrontea ere, edo zure ospea. Ez duzu ikusiko, ezta ere, ea jarraitzaile, dizipulu, artalde gehiago lortuko duzun.
 
Areago, arrakastaren adierazle bakarra ez duzu ikusiko eta izango da leku askotan, beste egutegi batzuetan, askotariko geografietan, beste batzuek dena desafiatu, eztabaidatu, zalantzan jarri, kritikatu, irudikatu, sortzea.
 
Hori eskatzen dizugu. Hori, besterik ez.
[…]
Zati hauek hemendik hartuak eta itzuliak izan dira:

 

Comments are closed.