Zer da JAKINTZA LIBREA? Zertarako IKTak?

http://www.jakintzalibre.eus/

Datorren asteko ostegunean, 2015eko maiatzaren 7an, Bilbon egingo dira Jakintza Librearen V. Jardunaldiak: Teknologia Irakaslearen eskura eta saioetako bat dinamizatzera (edo akuilatzera…) gonbidatu naute (eskerrik asko!!!). Hementxe duzue egitarau osoa: http://www.jakintzalibre.eus/teknologia-irakaslearen-eskura-egitaraua/

Egitaraua

Saioa 11:45etik 13:45era izango da, neure kasuan unibertsitateaz, gradu eta graduondokoez eta hezkuntza ez formalaz ariko gara hausnartzen.

 

ZER […]

Ludopedagogia Tailerra, jolasa partekatzeko modu gisa

2015eko apirilaren 16 eta 17an, Ilusionista Sozialen Mintegia Eratzeko Topaketen jarduera gisa, LUDOPEDAGOGIA tailerra egin genuen Fabián Tellechea “Watu” uruguaitarrak eta María Rivasés zaragozarrak gidatua Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Benetan pozgarria, alaia, dibertigarria, bizia, jostagarria, zirraragarria izan zen saioa eta primeran pasa genuen. Ludopedagogiaren metodologia ezagutu nahi genuen eta ezagutzeko modurik onena EGINEZ/SENTITUZ/PENTSATUZ da, […]

Hezkuntzaren jabe-gabetzea apirilaren 15ean

Datorren asteazkenean, 2015eko apirilak 15, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Majisteritzan) Hezkuntzaren Jabe-gabetzearen saioa izango dugu 1.3 gelan, 16:00etatik 20:00etara, Maider Aizpuruak koordinatua.

Astean zehar jorratzen joango garen saio bakoitzak gai bat dute abiapuntu eta zabaltzen doaz, bertaratzen direnen partehartzeen eta eraikitze kolektiboen arabera. Hau ez da horren salbuespen… . Esta no […]

ILUSIONISMO SOZIALAZ saioa apirilaren 14an

Datorren asteartean, apirilak 14, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2.4 gelan, ILUSIONISTA SOZIALEN MINTEGIA aurkeztuko dugu 16:00etatik 20:00etara.

Zer da Ilusionismo Soziala? Javier ENCINA eta Ainhoa EZEIZA izango dira saioaren dinamizatzaileak. Saioan zehar, Mintegian egiten ari garen lana komentatzeaz gain, ilusionismo sozialaren printzipioetan sakonduko dugu, kolektiboki eraikitzen segitzeko moduak partekatzeko eta sortzeko.

GOGORATU: […]

BIDEO-FORUM apirilaren 13an

Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketak hasteko, 2015eko apirilaren 13an, 16:00etatik 20:00etara, BIDEO-FORUM saioa izango dugu Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 1.3 gelan.

Saioa Naiara Larrañaga ikasleak koordinatuko du eta ideia da majisteritzan egiten ditugun bideoak konpartitzea eta bideo horietan oinarritutako eztabaidak piztea.

Zure bideoak partekatu nahi badituzu, bidali mezutxo bat gure epostara: ilusionistasozialak@gmail.com

AUPA GAZTE! […]

Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketak 2015eko apirilaren 13tik 20ra

2014ko azaroaren amaieran PARTAIDETZA-PROZESUAK abiatu ditugu Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Partaidetza-modu hauek ofizialki aurkezteko asmotan, topaketak antolatu ditugu egiten ari garena, lan egiteko moduak, eztabaidak… zabaltzeko, gure sentitze, pentsatze eta egiteak elkarrEKIN eta elkarrENGANDIK eraikitzen segitzeko eta jende gehiago parte hartzera animatzeko.Topaketa hauek edonorentzat daude zabalik. Partaidetza-erak interesatzen bazaizkizu, jakintzak eraikitzeko beste modu batzuk, […]