Partaidetza esperientziak eta ilusionismo soziala Magisteritzan… Hizkuntzaren Didaktikan

2014ko irailean hasita, partaidetza esperientziak bizitzen ari gara Magisteritzan (Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan), 1., 3. eta 4. mailako hainbat talderekin, Javier Encina, ilusionista sozialaren laguntza eta lankidetzari esker, bisitan ere izan genuena aste pare batez saio batzuetan gurekin lanean (mila esker, Javi! <3). 7-8 aste hauetan gauza pilo-piloa gertatu da… izugarri ikasten ari gara eta […]

Nola ebaluatu talde-lana?

Lehenik eta behin, zer da talde-lana?

Bitxia da ikustea talde-lana ebaluazio-irizpideen zerrendan irakasgai askotan, inolako zehaztapenik gabe: “Talde-lana: %20”. Eta orduan galdetzen dut: “Talde-lanaren zein alderdi ebaluatuko duzu? Ze maila espero duzu, alegia, zer da %20 talde-lanean, zer egin behar da edo nolakoa izan behar da?…”. Normalean, galdera hauek ez dute erantzunik izaten.

Taldean lan […]

Hezkuntzaz eztabaidatu nahi? Etorri urriaren 23an Magiseko belardira!

Egun hauetan, greba zela ez zela, konturatu gara gure Eskolan gutxi eztabaidatzen dela ikasle-irakasleon artean. Hori dela eta, datorren ostegunean, urriak 23, klasea belardira eramango dugu!

Goizeko 8:30etan hasita, nahi dugun hezkuntza izango dugu eztabaidagai: zergatik gauden LOMCEren aurka, nolako hezkuntza desiratzen dugun, nola egin dezakegun hezkuntza hobe baten bidea…

Greban egon ala ez, hezkuntzaz […]

“Autonomía y Autogestión” liburuaren aurkezpena

Datorren ostiralean, 2014ko urriak 10, 19:30ean, “Autonomía y Autogestión” DVD formatuko liburuaren aurkezpena egingo da Donostiako Udal liburutegi zaharreko sotoan, San Jeronimo kalean (Kriptan).

Liburu honetan, autonomia eta autokudeaketaren gaia Andaluzia, Euskal Herria, Argentina, Brasil, Mexiko, Kolonbia, Uruguay eta Txilen lantzen ari diren hainbat pertsona eta kolektiboren arteko elkarlana, elkarren arteko laguntza, konexioa eta eraikitze […]