Hizkuntzen irakaskuntzaren begirada historikoa egiteko, ez da beharrezkoa oso atzera joatea: XX. mendearen bigarren partetik hastea nahikoa izan daiteke gaur egungo didaktika zertan oinarritzen den ulertzeko.
Gaur dakardan liburua oso egokia da bigarren hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzen didaktikaren nondik norako nagusiak ulertzeko. Ikuspegi historikoa baliatzen du proposamen didaktikoak azaleratzeko eta horregatik, oso aproposa izan daiteke ikasgelako esperientziaz haratago joan nahi duten hizkuntz irakasleentzat:
Omaggio Hadley, Alice (1993). Teaching Language in Context. Boston, Massachusetts: Heinle & Heinle (2. edizioa)
Komunikaziorako gaitasunaren kontzeptuaren hasieratik abiatuta, egin diren ikerketak aztertu eta hortik abiatuta, liburuan zehar hainbat adibide eskaintzen du askotariko jarduerak diseinatzeko. Hizkuntza eta hizkuntz gaitasuna zertan den, zein teoria desberdin eta metodologia garatu diren XX. mendearen bigarren parte horretan zehar, nola eman feedbacka ikasleei (ikerketetan oinarriturik)…
Duen “baina” edo “kontuz” ohar bakarra da 1993an argitaratutakoa dela, beraz, metodologiaren azken-azken aurkikuntzen bila bazabiltza, liburu honetan ez dituzu aurkituko, baina oso osasuntsua da jakitea nola iritsi garen gaur egun gauden lekura.