Beste sarrera pare bat prestatzen ari nintzen blogerako, baina hau ikusi eta hemen partekatzeko gogo bizia etorri zait.
Ideia oso xumea da eta aldi berean oso indartsua: Haurren irudiak hartu eta modu errealistan pintatzea (nik ez nuke esango errealista, beharbada “errealistagoa”…). Ideia Dave Devries-ena da, eta The Monster Engine izeneko bilduma atera du liburu batean.
Hona aurkezpen bideoa eta bere autorearen hitzak:
[youtube]http://youtu.be/WXLaqaYGeK0[/youtube]
Nik @cartanautica-ren bidez irakurri dut albistea Amusing Planet aldizkari digitalean; albistea 2011koa da baina ez nuen ezagutzen.