IKTak eta alfabetatze digitala Gaur8n

Artikulu hau 2011-2012 ikasturtearen amaieran Gaur8ko kazetariek egindako elkarrizketaren emaitza da. Elkarrizketa luzean aritu ginen, ordubete inguru, gai askoren inguruan: IKTek ikasketa prozesuetan eragindako aldaketak (eta aldaketa ezak), maila kognitiboan duten eragina, irakasleen jarrera, gurasoen ikuspegia…

 

GAUR8n Alfabetatze digitalaz

Hona azpimarratuko ditudan ideia batzuk:

IKTak eskoletan txertatzea ezinbestekoa da, […]

Zeregin komunikatibo errealak: Olentzerori gutuna

Bai, zertxobait aurreratu naiz… Udazkena hasi berria da eta oraindik Eguberrietarako luze joko du, baina Hizkuntzaren Didaktikako saioetan borrokatzen gabiltza zeregin komunikatiboak sortu nahian, eta hara non jaso nuen Twitterren gogoko honen berri:

Otsailaren 24an Unai Aldasoro @_Soro_-k argitaratutako txioa, @txuriya-k bertxiotu eta neuk jaso ondoren, ahaztuta nuen, baina @lalberdi-k gogoko gisa […]

Helburu didaktikoak eta helburu komunikatiboak

Aste honetan hasi gara Lehen Hezkuntzako Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian (3. mailakoa), eta teoriatik praktikarako hurrenkeraren ordez, zuzenean lanean hasi gara proposamen didaktiko bat diseinatzen.

 

Ikasleei planteatu diet sormena sustatzeko idazkuntzarako jarduera edo klaserako ideia bat asmatzeko, eta bost minututan bazuten lanean hasteko proposamen bat. Berez, klaserako ideiak izatea ez da zaila, beste kontu bat […]

Gamifikazioa eta jolasaren aldarria

Modernidadea ingelesez datorkigu, antza, eta azken urtetxo hauetan jolasaren bidez ikasteari gamifikazioa (edo geimifikazioa) deitu behar omen zaio.

Ez dut nik ukatuko jolasak ikasteko duen ahalmena, asko gozatzen dut esperimentatzen, putzu didaktikoetan sartzen eta ez-ohiko proposamenak ikasgelara eramaten.

Maite dut didaktikaren jolasa eta izugarri ikasi dut sare sozialetan ere jostari izateagatik (ez nuen alferrik […]

Testuliburuak, ikaskuntza eta negozioa

Urtero legez, testuliburuak erosi behar izan ditut semearentzat, eta urtero legez, sututa irten naiz liburu-dendatik.

“Arañas por todas partes” CC by Sergis Blog

 

Gaztelaniaz ezaguna egin da #librosdetesto etiketa, euskaraz #tEZtuliburuak proposatuko nuke nik. Testuliburuak familia askorentzat ahalegin ekonomiko handia da; Eusko Jaurlaritzaren testuliburuen kudeaketa solidarioko programan egonda ere (urtean 40 bat euro […]

Familiaren irakurzaletasuna eta emaitza akademikoak

Intuizioz, susmatzen dugu etxean irakurtzeko zaletasuna bada, haurrek emaitza hobeak izango dituztela eskolan. Irakurtzen duen familiak kulturarekiko kezka duela esan nahi duelako, irakurtzeak berak jakintza zabaltzen duelako edo, besterik gabe, irakurtzea maila intelektual jakin baten seinale izanik, genetikoki edo haurrek emaitza hobeak izango dituztelako, baina iruditzen zaigu halako harremanik badela etxean irakurtzearen eta eskolako emaitzen […]

Ikasgela… atzekoz aurrera?

“FLIPPED CLASSROOM”

Asko ari da aipatzen “flipped classroom” edo ikasgela atzekoz aurrera jartzeko proposamen metodologia. Funtsean, metodologia honek ohiko prozedurari buelta eman nahi dio: normalean aurrez aurreko eskoletan irakaslearen azalpenak entzuten dira eta gero etxean ariketak egiten dira (problemak, idazlanak, proiektuak…); atzekoz aurrerako ikasgelak proposatzen du irakasleak bideoan grabatzea bere azalpenak ikasleek etxean ikusteko eta […]

Hizkuntza-Teknologiak eta Twitter

Bitxia iruditu zait Twitterren jasotako berri hau, @Ingumakeriak kontuaren bidez:

 

Twitterreko testuak automatikoki lantzeko hizkuntza-teknologien bidez: @IxaTaldea ren Tweet Normalization Workshop http://t.co/9o8GQ1dmQb

— Ingumak laborategian (@Ingumakeriak) September 2, 2013

Ixa Taldea – EHU

 

Ixa Taldea EHUn hizkuntzaren prozesamendurako ikerketetan 1987an hasi zen eta harrezkero, askotariko ikerketetan hartu du parte. Lan-talde handia da: […]

HiTz UrdINaK, PaLaBraS AzuLeS: Hizkuntzarekin Jolasean

Aurtengo abuztuan, PaLaBraS AzuLeS proiektuko koordinatzaileak jo eta ke jarri dira lanean ikasturte honetarako sormeneko idazketa proiektu berri bat aurkezteko. 2013ko urtarrilean ekin zioten lehen proiektuari eta uneotan baliabide eta ideia ugari dituzte bildurik, mailaren arabera erabiltzeko:

PaLaBrAs AzuLeS, HiTz UrdINaK proiektuaren logoa

http://elmarescolorazul.blogspot.com.es/

KOORDINATZAILEAK

Ana Galindo da proiektu osoaren koordinatzaile nagusia […]

Hizkuntza eta Hezkuntza hizpide: albisteak eta hausnarketak

Kaixo mundua!

Bertziklatu behar dela eta… niri blog hau berregitea otu zait, hemendik aurrera Hizkuntza eta Hezkuntza hizpide izateko asmotan.

Urte luzez Donostiako Legazpi 6 euskaltegian helduekin lanean aritu ondoren, 2004. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean hasi nintzen, lehenik Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean, eta 2007. ikasturtetik hona, Hizkuntzaren eta […]