Beti Bezperako Koplak Goya sarietan

 

Begoña Vicario-k koordinatutako filma Beti Bezperako Koplak Goya sarien lehiaketarako hautatua izan da.

Eremu internazionaleko zine jaialdi askotan parte hartu eta gero, eta Kimuak selekzioan sartu ondoren, Espainako animazio-sari nagusia eskuratzeko aukera izango du filmak.

Info + Goya sarien web-gunean.

Iratxe Fresneda saritua Cine Invisible jaialdian

 

Iratxe Fresneda zuzendariaren Irrintziaren Ohiartzunak Euskarazko filmaren saria jaso du Cine Invisible jaialdiaren 9. edizioan.

Zine jaialdiaren sarituen artean %60 emakumeak izan dira. Zine jaialdiak emakumearen presentzia bultzatzen du, errepresentazio hegemonikoak kolokan jarriz.

Info + Cine Invisible jaialdiaren web-gunean.