Ikerkuntzari bideratutako kalkulu klusterra berrituta

Katramila-1Ikerkuntzari Zuzendutako Informatikako Zerbitzu Orokorrak (Kalkulu zientifikoa IZO-SGI) Arina klusterraren atal berria produkzioan jarri du. Atal berri honekin, konputazio zerbitzuak eskaintzen dira bai unibertsitate, zein enpresa eta bestelako erakunde publikoei ere. IZO/SGI SGIKer-ren helburua, ikertzaileei punta-puntako ekipamendua eskura jartzea da beraien produkzio zientifiko-teknikoa eta lehiakortasun internazionala mantendu eta hobetzeko.

Arinaren osagai berri hauek, erabiltzaileen artean somatu diren beharrak asetzen dituzte eta konputazioaren hainbat aspektu tekniko osatzen ditu ere. Azpimarratu daitezken batzuk dira:

  • RAM Memoria handiko (512 GB) sistema bat sekuentziatzio genomikora bideratua baina beste arloetan ere aplikazioak dituena.
  • 2 Nvidia Kepler K20 GPU tarjetak dituen sistema bat gero eta ohikoagoa den GPU konputazioarako.
  • Eraginkortasun handiko fitxategi sistema bat (almazenamendua). Biltegiratze tamaina handikoa   (40 TB) eta eragikortasun paregabekoa datuak idazteko eta irakurtzeko garaian, ~6 GB/s-ko abiadurarekin. Hots, 60.000 CD-ren kapazitate berdina eta 10 CD-tan sartzen den informazioa segundo batean idazteko edo irakurtzeko ahalmenarekin. Fitxategi sistema hau ez da almazenamendu estatikoarentzako, kalkuluak modu eraginkorrean egin ahal izateko baizik. Aplikazio genetikoak, kimika eta fisika kuantikoa, big data, etab-ek. hartuko dute honen abaintaila.
  • Elementu guztiak zabalera handiko (56 Gb/s) eta latentzia baxuko komunikazio sare baten bitartez konektatuta daude. Banda zabalera hau, etxeetan dugun 100 Mb/s-ko 560 sareen baturaren baliokidea da.  Eraginkortasun handiko almazenamendua ere sare honen bitartez konektatuta dago.
  • Azken belaunaldiko Intel Xeon Ivy-bridge prozesagailuetan oinarritutako kalkulu pontentzia, 128 GB-etako RAM memoriarekin  eta  egoera solidoko disko zurrunekin.

Anpliazio berria Arina klusterrean integratu da eta Katramila deitu diogu, armairua duen ate bereziagatik (ikus goiko irudia) eta integrazioa katramilatsua izan delako.

Eskuratutako elementuen zehaztazunak honakoak dira:

  • 32 BullX nodo 662 koreekin prozesamendura bideratuta ondorenko ezaugarriekin:
    • 30 nodo 2.8 GHz-etako 20 core-ekin, 2 Xeon 2680v2 prozesagailuetan banatuak, bakoitza 128 GB eta 1867 MHz RAM memoria eta 128 GBetako egoera solidoko disko zurrunarekin.
    • Nodo bat 2 tarjeta Nvidia Kepler K20, 5 GB RAM dituztenak.   2.8 GHz-etako 20 core-ekin, 2 Xeon 2680v2 prozesagailuetan banatuak, 128 GB eta 1867 MHz RAM memoria eta egoera solidoko disko zurrunarekin.
    • Nodo bat 512 GB eta 1600 MHz RAM memoriarekin,  2.6 GHz-etako 32 core-ekin, 4 Xeon 4620v2 prozesagailuetan banatuak eta TB bateko diskoarekin.
  • Eraginkortasun handiko fitxategi sistema paralelo bat disponibilitate handian eta Lustren oinarrituta, 4 zerbitzari BullX-ekin eta 5 NetApp E2700 kabinekin eraikitakoa. Sisteman 40 TBetako kapazitate netoa dauka eta 6.9 GB/s-ko abiadurarekin idazten eta 5.1 GB/s-koa irakurtzen ditu datuak.
  • Latenzia baxuko eta 56 Gb/s banda zabalerako FDR Infiniband sarea klusterreko elementu guztiak komunikatzeko.
  • Administrazio BullX  zerbitzari bat 2.6 GHz-etako 16 core-ekin,  2 Xeon 2650v2 prozesagailuetan banatuak. 128 GB eta 1867 MHz RAM memoria eta 3 TB-etako almazenamendua ispulu moduan konfiguratua.
  • Rack, software, zerbitzu sare bat, monitorizazio, etab bestelako elementuak.

Cluster ArinaKatramila-2

 

 

 

 

 

1 comment to Ikerkuntzari bideratutako kalkulu klusterra berrituta

Leave a Reply