Arina Klusterraren handitzea ikerketaren lehiakortasuna mantentzeko

Arina kalkulu klusterra

Arina kalkulu klusterra

UPV/EHU-ko Ikerkuntzari Zuzendutako Informatikako zerbitzu orokorrak (Kalkulu Zientifikoa) SGIker,  UPV/EHU-ko HPC Arina klusterraren ahalmena handituko du. Arinak, eraginkortasun handiko baliabideak unibertsitate bera, edozein enpresa edo erakunde publikoaren esku jartzen ditu.

Handitze honekin, lehen mailako baliabideak ikertzaileen esku egonen dira, beraien ikerketa lerroak garatzen jarraitzeko, berriak  zabaltzeko eta nazioarteko lehiakortasuna mantentzeko. Anpliazioak, antzemandako beharrak  asetuko ditu. Honetarako, kalkulu ahalmena, RAM memoria, kalkulurako diseinatutako txartel grafikoak, eta eraginkortasun eta ahalmen handiko biltegiratze tresnak dira bereziki indartu diren osagaiak. Hau guztia, Arinan integratuko da, eta hilabete baten epean martxan egotea espero dugu.

Handitzea, lehiaketa publiko baten bidez egin da,  BULL izan delarik irabazlea.

Hauek dira, modu zehatzagoan, anpliazioa osatzen duten atalak:

  • 30 konputazio Nodo Blade BULLX honako ezaugarriekin:
    • 10 koretako bi  Xeon 2680v2 prozesagailu.
    • 128 GB-etako RAMa
    • 128 GB-etako disko zurrun solidoa.
  •   Konputazio nodo bat, K40 GPGPU batekin :
    • 10 koretako bi  Xeon 2680v2 prozesagailu
    • 128 GB-etako RAMa
    • 128 GB-etako disko zurrun solidoa.
  •  Memoria  handiko kalkulu nodo bat:
    • 8 koretako 4 Prozesagailu
    • 512 GB-etako RAMa
    • 2 TB-etako Disko zurruna.
  •  Lustren oinarritutako eraginkortasun handiko fitxategi sistema paralelo bat.
    • 5.8 GB/s abiadurako S/I
    • 50 TB-etako biltegiratze ahalmena.
  • Guztia latentzia txikiko eta 56 Gb/s abiadurako infiniband FDR sare baten bidez lotua.
  • Beste elementu txikiak eta instalazio zerbitzuak.

 

 

 

Leave a Reply