Association for Computing Machinery (ACM) erakundeak ematen dituen A.M. Turing sariak, informatikako Nobel saria bezala ezagutzen dira. 2013-ko sariduna Estatu Batuetako Leslie Lamport matematikaria izan zen. Saria sakabanatutako konputazioaren arloan egindako ekarpenengatik eman diote, sakabanatutako sistemen eta aldi berekoen kalitatea, segurtasuna, koherentzia eta errendimendua hobetzeko algoritmoak eta protokoloak garatzeagatik, hain zuzen ere.
Gaur egun sakabanatutako sistemen garrantziak gora egin du, eta bere algoritmoak eta protokoloak Per to Per (P2P) elkarbanatzeko sareetan, jokalarari askotako online jokoetan, odeian, Googlen, Bing-en edo Amazon-en, Big Datako analisietan, etab topatu ditzazkegu.
Comentarios