Ikerkuntzari zuzendutako Informatikako Zerbitzuak (Kalkulo Zientifikoa) -IZO/SGI- CIC-nanoGUNErekin sinatutako kontratuaren barruan bere baliabide konputazionalak handitu ditu.
648 kore berri erosi dira, kalkulurako erabiltzen den eraginkortasun handiko fitxategi sistema paraleloa ere 7 Gb-etatik 22 TBetaraino handitu da eta IZO-SGI-ak 5.6 TBetakoa /home berria erosi du ere.
Zehatzagoak izatearren 54 conputazio nodo erosi dira. Bakoitzak bi prozesagailu ditu. Prozesagailu hauek 2.4 GHz-etako 6 kore ditu bakoitzak beraz guztira 648 kore berri daude. Nodoak 40 Gb/s -ko infiniband sare baten bitartez konektatuta daude eta 250 GB-etako disko gogor lokala dute. Nodoen RAM memoria banaketa ondoren adierazten dena da:
- 96 GB-etako nodo bat.
- 48 GB-etako 18 nodo.
- 24 GB-etako 35 nodo.
Kalkuluentzako fitxategi sistema paraleloa, Lustren oinarritatua, eraginkortasun eta tamainan, 22 TB-etaraino, hobetu da.
Gainera, IZO-SGIk /home berri bat eskuratu du eraginkortasun hobekoa eta 5.6 TB-etako tamainakoa, gainera, etaerabilgarritasun altuan konfiguratuta egongo da.
Irudian IZO-SGIren Arina klusterra, UPV/EHUren kalkulurako azpiegitura nagusiena ageri da.
Comentarios