Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak txosten hau aurkezten du. Bertan, euskal ekintzaileen kolektiboaren kezkei buruzko informazioa ematen da, eta xede du euskal ekintzailetza-jarduera COVIDaren osteko normaltasun berrira egokitzen eta indartzen lagunduko duen eztabaida sortzea.
Txostenaren arabera, euskal ekintzaileen kolektiboaren % 96k uste dute krisi honek etorkizunean aukera interesgarriak zabalduko dituela, eta % 11k negozioa datorren urtean itxi edo eskualdatzeko asmoa dute.
COVID-19aren krisian zehar enpleguari begira hartutako premiazko neurriak hauek izan dira nagusiki: langileen lanaldia murriztea (% 27,2), soldatak murriztea (% 15,7) eta plantilla murriztea (% 12,3). Ikusten da Euskadin enpleguarekiko kezka eta konpromiso handiagoa dagoela, Estatuan lortutako emaitzekin alderatuta. Ikusi: https://www.gem-spain.com/wp-content/uploads/2020/06/GEM-COVID19-English.pdf
Euskal Ekintzailetzaren Behatokia (EEB-OVE) GEM Euskadi taldeak osatzen du, eta, zerbitzu publikoa denez, Euskadin ekintzailetza ikertu eta neurtzeko konpromisoari eusten dio. Honako hauek dira txostenaren egileak: María Saiz (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU), Iñaki Peña-Legazkue (Deustuko Unibertsitatea), Jose Luís Gonzalez-Pernía (Deustuko Unibertsitatea), Nerea González (Mondragon Unibertsitatea), Jon Hoyos (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU) eta David Urbano (Universitat Autònoma de Barcelona).
Datozen egunetan ingelesezko bertsioa eskuragarri egongo da, zenbait pertsonak errazago irakur dezaten.
[…] Testua euskeraz […]