Enpresa Institutuaren azken Kontseiluan 2024ko Jardueren Memoria onartu zen. Bertan, Institutuko hiru lan-arlo handiak diren ikerketan, graduondoko prestakuntzan eta ezagutzaren transferentzian egiten duten lan handia nabarmentzen da.
Memoria honen orrialdeetan xehatzen da nola transferitzen den Institutuko kideek ikerketaren bidez sortutako ezagutza, artikulu, liburu eta hitzaldien bidez, horrela Enpresa Institutuaren premisetako bat betetzen delarik: ezagutzaren transferentzia.
Ezagutza transferitzeko beste tresnetako bat Management Letters/Cuadernos de Gestión nazioarteko aldizkari akademikoa da. Aldizkari horren zeregina mundu osoko akademikoek egindako lanak argitaratzea da, enpresa-kudeaketari eta haren arloei ekarpen garrantzitsua egiteko.
Graduondoko prestakuntzari dagokionez, Enpresa Institutuak lau master biltzen ditu bere baitan. Hala, 2024ko memorian honakoei buruzko informazioa ematen da:
– Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra (Executive MBA)
– Marketin eta Salmenta Masterra
– Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterra (MBAe3)
– Finantza Merkatuak eta Banka Pribatua Masterra
Azkenik, komunitate akademikoan ezagutzak trukatzeko eta zabaltzeko, artikulu zientifikoak estatuko eta nazioarteko aldizkarietan argitaratzeaz gain, kongresuetara joaten da, gaikako bilerak egiten dira, beste unibertsitate batzuekin lankidetzan aritzen dira eta hitzaldiak, jardunaldiak eta enpresetara bisitak egiten dira.
Horretarako eta gauza gehiagotarako, memoria osoa irakur daiteke gaztelaniaz edo euskaraz.
Deje una respuesta