Ekonomia eta Enpresa Fakultatean izango duen hitzaldian, ekintzailetzari buruzko zazpi zutabeak azalduko ditu North Doktoreak. Wiesbaden Business School– ean Enpresen Nazioarteko Administrazioko katedraduna da bera. Gainera, ezagutzari buruz, kalitateari buruz eta berrikuntzari buruz aholkulari lanak egiten ditu nazioarteko hainbat erakundetan, gobernutan eta enpresetan. Bere ustez, ekiten hasi aurretik, ikaste prozesua egon badago. Merkatuan sartu orduko, ikerketa behar da, merkatuak ezagutu, bezeroak ulertu eta legeak eta finantzak menperatu behar dira. Ezagutza horrek, bezeroentzat aparteko balorea duenean, orduan bai produktuak eta zerbitzuak arrakastatsuak izango direla.
Jarraitu ezazu zuzenean: http://ustre.am/1uD7d
Deje una respuesta