A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

sarean.eus

puntueusedurne1Jarraian dituzue informatikari buruz orain arte sarean.eus atarian argitaratu ditugun artikuluak.

Sarean.eus-en idazten duten  beste e-makume batzuk:

  • Arantxa Manterola. Informatikako Ingeniaritza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean. MUko ingeniaritza fakultateko Informazio Sistemen arloko koordinatzailea da. Gaur egun informatika kudeatzaile lanetan ibili arren, tekniko mundua ahaztu ez dezadan laguntza eta bultzada jasotzen dut.
  • Lorea Argarate. Bilbon bizi den Telekomunikazio ingeniari kuxkuxero eta TAZEBAEZ-en ekintzailea, non hezkuntza, teknologia berriak, komunikazioa eta berrikuntza alor pararelotzat hartzen diren, beti ondoan dabiltzanak eta gure kasuan elkar ukituz, konbinatuz.
  • Marta Goikolea Web antolakuntza eta social media antolatzailea (SMM, SMO), edukien arkitektura (SEO), enpresen gaitasunean eta antolakuntza garapenean aditua. Administrazio sistemen informatikoetan goi mailako teknikaria.
  • Josune GerekaInformatikan lizentziatua eta 25 urtetik gora darama Ikastolen Elkartean Informazio eta komunikazio teknologien alorreko ardura anitzetan. Egun, ikas-irakaskuntzaren hobekuntzan digitalizazioak egin dezakeen ekarpena interesatzen zait eta horren diseinu eta inplementazioan dihardut nire egunerokoan.
  • Itziar Cortés Informatikan ingeniaria eta 2009tik Elhuyarren lanean. Hizkuntza-teknologia proiektuetan buru-belarri, euskara ardatz hartuta.
  • Iratxe Esnaola Arribillaga Formazioz Ingeniaria Informatikan eta Doktorea Hezkuntzan eta IKTek jendartean duten eraginak interes berezia diote .EUS domeinua jaiotzatik abiatze-faseraino zaindu eta sentitu zuen.
  • Eli Garcia Informatikan Ingeniaria eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea. A
  • Maider Likona Informatikaria, software librearen alde aspaldi lan egiten duu, GISA elkartean. Sare libreekin ere ibilia da, guifi.net proiektuaren barnean.
  • Ainhoa “Nebukai” Azkue   Bideojokoen alorreko ekitaldietan organizatzaile da (Euskal Encounter / Gamegune) Bi urte zituela hartu zuen lehenengo aldiz Nintengo 64ko mandoa. Bideojokoekin jaio, hezi, hazi eta bizi izan eta bizi naiz gaur egun. Twitch plataforman zuzenekoak egiten hasi zen 2016 urtean, eta  Orain, Twitch eta Youtube bezalako plataformetan euskarak bere lekua izatea du helburu.
  • Josune Aranguren Mujika   IKT ON Hezkuntza-aholkularitzako sustatzaile eta sortzaileetako bat da. Digitalki kritiko eta arduratsua den gizartea lortzeko bidean ikas-irakaskuntzak egin dezakeen ekarpenean sinesten du.
  • Ainhoa Marzol Pertsonan, Taipei-Barzelona tartean dagoen kultur kudeatzailea. Interneten, gertatzen den guztiari goitik begira dagoen gargola digitala.
  • Lorea Arakistain Aizpiri Eibartarra, komunikazioan ari da institutu sasoian …eta kitto! astekarian hasi zenetik. Ondoren, kazetaritza ikasi eta trintxeraren alde biak ezagutu eta maite izan ditu. Gaur egun, afizioez egin du ofizio: komunikazioa, internet eta euskara. Horiekin eta horientzat egiten du lan PuntuEUS Fundazioan.