A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Programa dezagun mundua morez

GAUR8 aldizkariko ale berezia. 2017-03-08. (pdf)

2014tik informatikari buruzko artikulu bat argitaratzen da hilero GAUR8 astekarian. Artikulu horien guztien egileak e-makumeak dira, alde batetik Donostiako Informatika Fakultateko 14 irakasle eta bestetik Iratxe Esnaola Deustuko Unibertsitatekoa.

Orain GAUR8 aldizkari berezi bat argitaratu dugu bilduma horietako 29 artikulu sartuta, 2014 eta 2015eko artikuluak dira.

Geroago gehiago argitaratu dira 2016an eta 2017an. Berriago horiek ere ikusi nahi dituzu? Jo ezazu e-makumeak taldeko webgunera. Artikuluen zerrenda ez da makala gero!

Mundu digitala morez margotzen ari zareten hamaika e-makumeei… ESKERRIK ASKO!



Ana Arruarte Lasa, Ai ama, oporretara noa eta…
Iratxe Esnaola Arribillaga,Youtuberrak
Edurne Larraza Mendiluze, Ardi latx elektrikoekin edo gaitasun digitalekin egiten dugu amets?

Iratxe Esnaola Arribillaga, Zoriontasuna sare sozialetan
Olatz Arbelaitz Gallego, IEB 2015: Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?
Iratxe Esnaola Arribillaga, Twitterretik espetxera
Txelo Ruiz Vazquez, Ordenagailu ikusezinak
Iratxe Esnaola Arribillaga, Adi! Droneak!
Txelo Ruiz eta Elena Lazkano, Robotak ardi elektrikoak amesten?
Iratxe Esnaola Arribillaga Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!
Montse Maritxalar Anglada, Haririk gabe… Edonon…
Iratxe Esnaola Arribillaga: Enpresa teknologikoen <<lobby>>ak
Myriam Arrue, Zure-webgunea-irisgarria-al-da?

Iratxe Esnaola Arribillaga, Gaztetxoak, smarphoneak eta arauak
Edurne Larraza Mendiluze, Informatikaren irakaskuntza: Code.org
Iratxe Esnaola Arribillaga, Ask.fm eta gaztetxoak
Montse Maritxalar Anglada, Teknologia gazteentzako debeku?
Iratxe Esnaola Arribillaga, Gaztetxoak eta teknologiekiko menpekotasuna
Itziar Irigoien, <<Big Data>>
Iratxe Esnaola Arribillaga, Euskaltel: <<WiFi is in the air>>
Olatz Arbelaitz Gallego, Munduko konputagailurik azkarrenak: Txutxu-mutxua
Iratxe Esnaola Arribillaga, Interneten balio ekonomikoa

Olatz Pz de Viñaspre, Teklatu adimentsuak?
Iratxe Esnaola Arribillaga, Instagram eta gaztetxoak
Ana Arruarte Lasa, MOOCen bidez jakintza mokora
Iratxe Esnaola Arribillaga, Teknologia eta kontsumismoa

Edurne Larraza Mendiluze, Informatikaren irakaskuntza
Iratxe Esnaola Arribillaga, Spotify: Artistak aurka
e-makumeak, Itzaletik azalera: Emakume aintzindariak informatikan
Iratxe Esnaola Arribillaga, Nomofogoa zara?
e-makumeak, Teknologia, Hezkuntza eta Generoa

Elitezko bi e-makume // Dos informáticas punteras

[EU]
Aurten ere, martxoaren 8a dela eta, orrialde-markatzaile pare bat prestatu dizkigute e-makumeak taldeko kideek. Hidden figures / Figuras ocultas filmeko bi e-makume dira aurtengo protagonistak:

DOROTHY VAUGHAN (1910-2008 )
NASAn lan egin zuen matematikaria. Bertako West Area Computing lan-taldean nabarmendu zen. Taldea oso berezia zen, emakume afroamerikarrek soilik osatzen baitzuten, denak matematikan espezialistak izanik. Talde horretan FORTRAN programazio-lengoaian aditu bihurtu zen. Oso berezia zen taldea afroamerikar emakumeekin osatuta zegoen esklusiboki, eta denak ziren espezialistak matematikan. Sateliteak jaurtitzeko SCOUT proiektuan ere aritu zen geroago NASAn 1971an erretiroa hartu zuen arte. NASA barruko lehenengo zuzendari/gainbegiratzaile
afroamerikarra izan zen.

KATHERINE JOHNSON (1918- )
AEBko fisikaria, espazio-zientzialaria eta matematikaria da. NASAn lan egin zuen programa espazialetan.
Besteak beste, 1961etik 1963ra bitartean Mercury programan Mercury programan parte hartu zuen, 1969an Apolo 11k Ilargira heltzeko egin beharreko ibilbidea kalkulatu zuen, eta 1970ean bere ekarpena garrantzitsua izan zen Apolo 13 matxuratua lurrera salbu itzuli ahal zedin. “Hidden figures” pelikula ikusi al duzu?


[ES]
Este año también repartimos dos marcadores con datos de dos mujeres informáticas punteras. El grupo  e- makumeak de la facultad ha recogido los perfiles de dos de las tres mujeres protagonistas de la película  Figuras ocultas (Hidden figures)

DOROTHY VAUGHAN (1910-2008 )
Fue una matemática que trabajó en la NASA, donde se destacó por su trabajo en el grupo West Area Computing (grupo de trabajo segregado compuesto exclusivamente por mujeres afroamericanas especialistas en matemáticas), donde se hizo una experta en el lenguaje de programación FORTRAN. También trabajó en el proyecto SCOUT para lanzar satélites al espacio hasta su retiro de la NASA en 1971. Fue la primera supervisora y gestora afroamericana de la NASA.

KATHERINE JOHNSON (1918- )
Es una física estadounidense, científica espacial, y matemática que contribuyó a los programas espaciales de la NASA. Conocida por su precisión en la navegación astronómica, entre 1961 y 1963 calculó la trayectoria para el Proyecto Mercury que dio varias vueltas al planeta Tierra, en 1969 calculó la trayectoria del Apolo 11 a la Luna, y en 1970 su colaboración hizo posible la feliz vuelta del averiado Apolo 13. ¿Has visto la película “Figuras ocultas”?

Otsailak 11: Zientziako Emakume eta Neskaren Nazioarteko Eguna (Leioan)

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko abenduaren 15ean erabaki zuen  otsailaren 11 Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna izendatzea.

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasun Batzordetik ekitaldi bat antolatu dute Leioako Paraninfo Ondoko gelari “Adela Moyúa” izena emateko, Matematikako Saileko kide zenaren omenez.

Adela Moyua Gelaren Inagurazioa

  • PROGRAMA
  • Esther Domínguez Andrea
    Zientzia eta Teknologia Fakultateko Denakoa
  • Carmen Corrales Rodrigáñez Andrea
    Aljebra Saileko irakaslea (Matematikako Fakultatea, UCM)
  • José Vicente Idoyaga Arrospide Jauna
    Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea jubilatua (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU)
  • Arantza Urkaregi Etxepare Andrea
    Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saileko Irakaslea (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU)
  • Otsailaren 10ean 12:00etan Paraninfoan

Hizkuntzaren prozesamenduaren beharraz (Gaur8, 2017-01-28)

Arantza2_Gaur8Hizkuntza prozesamenduaren teknikaz balia gaitezke artikulua argitaratu du Arantza Diaz de Ilarraza informatikariak Gaur8 aldizkarian. Hona hemen zati batzuk:

Interneten aurki ditzakegun dokumentuen kantitatea ikaragarria da, eta, gainera, esponentzialki handitzen da urtero. Hori dela-eta, gure eskura testu-informazio bolumen itzela dugu, eta hazten doa. Hala ere, testu-informazio hori erabiltzea ez da erraza; laguntza behar dugu, eta konputagailuek lagun diezagukete zeregin horretan. […]

Jende askok ez daki teknologia hori zertan datzan, baina gure bizitzaren alderdi funtsezkoa bilakatu dela esan behar dugu. […]

Datozen urteetan teknologia honen baliagarritasuna gero eta nabarmenagoa izango da eguneroko beharretan. Konputagailuak gero eta hobeto dabiltza itzulpen automatikoan, dokumentuen sailkapenean, bilaketetan eta baita ahotsaren ezagutzan eta hizketaren sintesian ere, baina oraindik ez dute hizkuntzaren esanahia ulertzen. Bitartean, baina, balia gaitezke lagungarriak izan daitezkeen aplikazioez.

Artikulu bat abstrakzioaz

Informatikan hain garrantzitsu den Abstrakzioaz idatzi du k aste honetan sarean.eus atarian

puntueus2

Aurten beste lau artikulu hauek ere atera ditu:

Gladys-ek informatikako lizentziatura zuen

Gladysdelestal

Gladys del Estal era licenciada en informática

Ematen zuen Gladys del Estal programazio-zalea zela, informatika ikasketarik ez zuela.

Honela diote Wikipedian:

“Gladysek Presentación de María ikastetxean egin zituen lehenengo ikasketak, eta administrazioa ikasi zuen Nazaret Zentroan. Ondoren, Kimika ikasteari ekin zion, eta aldi berean programatzaile informatikoa zen enpresa txiki batean.”

Honela diote «Gladys del Estal» artikuluan (Ecologistas en Acción): 

“Gladys del Estal tenía 23 años cuando la mataron, vivía en el barrio de Eguia en Donostia, era programadora de informática en una pequeña empresa y compaginaba su trabajo con sus estudios de Químicas.”

Baina galdetu dugu Informatika Fakultatean eta baieztatu digute 1973an hasi zela fakultatean ikasten, eta 1978an bukatu zuela informatikako lizentziatura.

Gladys del Estal e-makumea zen!

 

Gladys del Estal programaziozalea zen

Gladys del Estal ekintzaile ekologista Tuteran 37 urte hil zutela gogoratzen dugunean Gorka Julio-k Berria egunkaritik gogoratu digu, gutxik jakingo duten arren, Gladys programatzailea ere bazela  🙂

Gladysprogramatzailea

Emakumeak zientzian karta-jokoan 5 informatikari

Elhuyar Fundazioak emakumeak zientzian karta-jokoa euskaratu du eta doanik eskaintzen du.

 Emakumezko zientzialari garrantzitsu eta, askotan, ezezagunak jokalariei ezagutaraztea da jokoaren helburua da.

Finantziazio kolektiboko kanpaina bati esker (crowdfund

ing) sortu da proiektu hau. Luana Gamesek ingelesez, frantsesez eta gazteleraz eskaintzen du, eta Elhuyarrek, berriz, euskarara ekarri du. Nahi baduzu, zuk zeuk inprima dezakezu karta-jokoa, fixategi hau erabiliz. Deskargatu doan pdf fitxategia.

Guztira 44 emakume agertzen dira kartetan eta horietatik bost dira informatikariak. Ez dago txarto!

Eskerrik asko Elhuyar!

22 artikulu Gaur8-n

Rosa_Gaur8Larunbatean publikatu zen martxoko gure ekarpena Gaur8-n.

Jarraian dituzue orain arte publikatu ditugun artikuluak. Iratxe Esnaolak informatikaz idazten dituenak ere gehitu ditugu. Ez da makala gero!

2014
Urria: e-makumeak: Teknologia, Hezkuntza eta Generoa
Azaroa: e-makumeak: Itzaletik azalera: Emakume aintzindariak informatikan
Abendua: Edurne Larraza: Informatikaren irakaskuntza

2015
Urtarrila: Ana Arruarte Lasa, MOOCen bidez jakintza mokora
Otsaila: Olatz Pz de Viñaspre, Teklatu adimentsuak?
Martxoa: Olatz Arbelaitz Gallego, Munduko konputagailurik azkarrenak: Txutxu-mutxua
Apirila: Itziar Irigoien, <<Big Data>>
Maiatza: Montse Maritxalar Anglada, Teknologia gazteentzako debeku?
Maiatza: Iratxe Esnaola, Ask.fm eta gaztetxoak
Ekaina: Edurne Larraza Mendiluze, Informatikaren irakaskuntza: Code.org
Uztaila: Myriam Arrue, Zure-webgunea-irisgarria-al-da?
Iraila:Txelo Ruiz eta Elena Lazkano, Robotak ardi elektrikoak amesten?
Iraila: Iratxe Esnaola Arribillaga, Adi! Droneak!
Urria: Txelo Ruiz Vazquez, Ordenagailu ikusezinak
Urria: Olatz Arbelaitz Gallego, IEB 2015: Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?
Azaroa: Edurne Larraza Mendiluze, Ardi latx elektrikoekin edo gaitasun digitalekin egiten dugu amets?
Azaroa: Iratxe Esnaola Arribillaga, Zoriontasuna sare sozialetan
Abendua:Ana Arruarte Lasa, Ai ama, oporretara noa eta…
Abendua: Iratxe Esnaola Arribillaga,Youtuberrak

2016
Urtarrila: Iratxe Esnaola Arribillaga, Androiden monopolioaz
Otsaila: Txelo Ruiz Vazquez, Sentsore sareak
Otsaila: Iratxe Esnaola Arribillaga, Mugikorrarekiko menpekotasuna antzerkira
Martxoa: Rosa Arruabarrena Santos, Bideo bidez nahi duzuna ikasi!

Ada Lovelace: 200 urte

Ada_erakusketa[EU]
Ada Lovelaceren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko programa:

  • Gipuzkoako Campuseko bibliotekan erakusketa “Emakumeak eta Teknologiaren inguruan.
  • Ada Lovelace lehiaketa: “Emakumeak eta Teknologia”
    Bidali lanak hilaren 10era arte.
  • Abenduaren 14an Informatika Fakultateko Ada Lovelace aretoan:   
    • Hitzaldia: “Ada, nombrar y recordar a una científica”. Hizlaria: Remedios Zafra
    • Ada Lovelace lehiaketaren  sariaren banaketa.
    • Gradu-aretoa Ada Lovelace izenarekin ofizialki izendatu

Informatika Fakultateko Berdintasunaren Batzordea


[ES]
Programa del bicentenario del nacimiento de Ada Lovelace

  • Exposición sobre “Mujeres y Tecnología en la Biblioteca del Campus de Gipuzkoa.
  • Concurso Ada LovelaceMujeres y Tecnología.
    Envía tu trabajo hasta el jueves día 10.
  • 14 de diciembre en la sala Ada Lovelace de la facultad de Informática:
    • Conferencia:  Ada, nombrar y recordar a una científica
      a cargo de Remedios Zafra.
    • Entrega del premio del concurso Ada Lovelace.
    • Denominar oficialmente el Salón de Grados con el nombre Ada Lovelace.

Comisión de Igualdad de la Facultad de Informática

Exposición “Bicentenario Ada Byron” en la UCM (fichero pdf)