Hizkuntza prozesamenduaren teknikaz balia gaitezke artikulua argitaratu du Arantza Diaz de Ilarraza informatikariak Gaur8 aldizkarian. Hona hemen zati batzuk:
Interneten aurki ditzakegun dokumentuen kantitatea ikaragarria da, eta, gainera, esponentzialki handitzen da urtero. Hori dela-eta, gure eskura testu-informazio bolumen itzela dugu, eta hazten doa. Hala ere, testu-informazio hori erabiltzea ez da erraza; laguntza behar dugu, eta konputagailuek lagun diezagukete zeregin horretan. […]
Jende askok ez daki teknologia hori zertan datzan, baina gure bizitzaren alderdi funtsezkoa bilakatu dela esan behar dugu. […]
Datozen urteetan teknologia honen baliagarritasuna gero eta nabarmenagoa izango da eguneroko beharretan. Konputagailuak gero eta hobeto dabiltza itzulpen automatikoan, dokumentuen sailkapenean, bilaketetan eta baita ahotsaren ezagutzan eta hizketaren sintesian ere, baina oraindik ez dute hizkuntzaren esanahia ulertzen. Bitartean, baina, balia gaitezke lagungarriak izan daitezkeen aplikazioez.
Erantzuna idatzi