A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Aurkezpena

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko sortu zen e-makumeak gune hau.

Gaia lantzeko interesa orain dela urte batzuk sortu zen, 2000. urtearen inguruan, Donostiako Informatika fakultatera gero eta neska gutxiago hurbiltzen zitzaigula nabaritu genuenean. Garai hartan honakoetan lan egiten hasi ginen:

  • Informatikaren historian ezagun izan diren emakume informatikarien erreferentziak biltzeari ekin genion.
  • Emakumeek informatikaren irakaskuntzan eta lan-esparruan duten presentzia aztertzeko, analisi estatistikoak eta kuantitatiboak egin genituen.
  • Informatikari buruzko ikasketak aukeratzeko unean, neskek aurkitzen dituzten oztopoak ezagutzeko asmoz, azterketa kualitatiboak egin genituen.

Uste dugu informatikariaren inguruan estereotipo maskulino bat sortu dela gizarte mailan, lanean modu isolatuan eta zeregin ilunen batean ari den ‘makinitas’-aren irudia. Estereotipo hori informatikarien lan-esparru errealetik oso urruti dago, eta neskentzat ez da batere erakargarria. Neskek informatika zer den hobeto ezagutuko balute eta eguneroko jardunean informatikariek zer nolako erronkei aurre egiten dieten jakingo balute, gure ikasketetara errazago gerturatuko liratekeela uste dugu. Garai batean horrela izan zen, informatikako ikasketak sortu zirenean, neskak eta mutilak kopuru berdintsuetan sartzen ziren.

Gaur egun, e-makumeak gune bat baina askoz gehiago da. Azken urteetan Informatika Fakultateko kide asko batu gara ekimen honetara eta analisiak alde batera utzi gabe, ekarpena egiten dugu gure inguruko gizartean informatikariei buruz dagoen irudia aldatzeko asmoz. Horretarako hainbat jarduera antolatu eta beste hainbatean parte hartzen dugu. Haien artean daude hauek: hilean behin Gaur8 astekarian UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikerlari den e-makume batek artikulu bat argitaratzea, Emakume eta Neska Zientzialarien egunaren inguruan antolatzen den Emakumeak Zientzian ekimenean parte hartzea, teknologia alorrean emakumezko erreferenteak sortzeko Gladys saria antolatzea, euskarazko Wikipedian emakume zientzialarien artikuluak editatzea, eta abar.

e-makumeak blog honek hainbat atal ditu: “Jarduerak/Actividades“, “Argitalpenak“, “GAUR8koak“, “sarean.eus” eta “Emakumeak zientzian“. Gainera, sarrerako atal honetan bertan, aurkezpenaren ondoren, hainbat berri aurkituko dituzu.

Berdintasuna denon kontua da.

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>