Olatz Pérez de Viñaspre gure taldekideak II. Gladys Saria jaso du (2022/09/27). Olatz sistema informatikoetako ingeniari teknikoa eta informatikako ingeniaria da. Ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) masterra egin zuen eta doktoretza 2017an, EHUko Informatika Fakultatean, Donostian. Gaur egun, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saileko irakaslea da eta e-makumeak taldeko kidea.Epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia, eta “irabazlearen ibilbide akademikoa eta erronka sozial handiei erantzuteko lana” nabarmendu zituen.
Zorionak, Olatz!
Informazio gehiago: Berria, Noticias de Gipuzkoa, Europapress
Erantzuna idatzi