A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Emakumeak zientzian (2021)

Emakumeak Zientzian:
Otsailak 11 Emakume eta neska zientzialariaren nazioarteko eguna da eta horren aitzakian badira hainbat urte Donostia inguruko hainbat ikerketa zentro Zientzia ere bada nesken gauza ekimena antolatzen ari direla. Aurtengoan gonbidatu gaituzte eta parte hartzea erabaki dugu.

https://emakumeakzientzian.eus/

Zertan parte har genezakeen erabakitzeko lanketa, eztabaida eta gogoeta GAUR8n idazten dugun emakumeon artean egin da, eta jende askok hartu dugu parte.
Fakultateak 500 euro jarri ditu eta Elixabete Mendizabal Ituartek lagundu digu hitzarmen eta zabalkunde kontutan.


Bi Ekitalditan hartu dugu parte:
1 – Naiara Aginako Bengoak Emakume Zientzialariak atzo eta gaur ekitaldian parte hartu zuen, atzoko zientzialari gisa Hedy Lamar hautatuta.
Emakume zientzialariak atzo eta gaur” saioa,
Berrian, Garan izan du oihartzuna.

2 – Informatika ipuin eta magia bidez izeneko 2 saio eskaini ditugu LH 4, 5 eta 6ko ikasleentzat.

– Bi ipuin grabatu dira profesionalki (Rekkam Digital Media):

Material sorkuntzan ibili dira: Usue Mori Carrascal, Ana Zelaia Jauregi, Itziar Irigoien Garbizu, Arantza Irastorza Goñi, Belen Anabitarte Gorrchategui, Olatz Arregi Uriarte, Maite Oronoz Anchordoqui…

– BBC saio sinkronoak egin dira: aurkezpen bat, ipuin bat eta magia joko bat dutelarik. Hauek ere grabatu eta editatuta erabilgarri geratuko dira.

Astelehena Otsailak 22: Bitarra Ipuina / Saio osoa
Aurkezlea: Izaskun Etxeberria Uztarroz
Magoa: Edurne Larraza Mendiluze

12 talde eta 250 ikasle inguruk parte hartu zuten saioan.

Osteguna Otsailak 25: Algoritmoak Ipuina / Saio osoa
Aurkezlea: Itziar Aldabe Arregi
Magoa: Edurne Larraza Mendiluze

14 talde eta 300 ikasle inguruk parte hartu zuten saioan.

Parte hartu zuten 26 taldeen artean 22 inkestaren emaitza jaso dugu, oro har oso positiboak, baina ikasle batzuentzat zailegia gertatu omen da.
Beste prentsa artikulu batzuk: Emakume eta neska zientzialariaren nazioarteko eguna dela eta, gutxienez fakultatean egiten dena erakusten duten beste hiru artikulu atera dira prentsan:

Campusa Zure mugikorrak hiri seguruagoak eraikitzen lagun dezake (Maider Azanza Sesé)
– Diario Vasco «Las mujeres necesitamos referentes para dar ese paso a las carreras científicas»  (Olatz Arbelaitz Gallego)

Berria «Geuk erabakiko dugu zertarako nahi ditugun robotak» (Elena Lazkano Ortega eta Txelo Ruiz Vázquez)

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>