A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Energia urdina

Xabier Ezeizabarrena, EHU-ko Ingurumen Zuzenbideko irakaslea: bcpecsaj@ehu.eus

 

Energia- eta ingurumen-erronka globalek behartuta, trantsizio bat egin beharko da. Energia garbia sortzeko iturri berriak aurkitu eta erregai fosilak pixkanaka alde batera utzi beharko dira trantsizioan. Bertan, Europar Batasunak (EBk) aitortu du itsasoko energiek zeregin nabarmena dutela, betiere beren motak baliatuz: batez ere, eolikoa, “off-shore” delakoa, olatuetakoa, laster eta mareetakoa.

2012rako, Europako Batzordearen Itsasoko Ingurunearen Ezagutzari buruzko Liburu Berdeak aurreratzen zigun itsasoko energia eolikoaren hedapen azkarrak itsasoko ekonomia, oro har, aldatu, bizkortu eta sustatuko duela. Idaztiak, era berean, adierazten zuen itsasoko datuak eskuratzearen abantailak -2010eko ekonomiaren arabera kalkulatutakoak- uste dena baino handiagoak izango direla. Liburuak, halaber, ondorengoak azpimarratzen ditu: “Itsaso eta ozeanoek gure ekonomiak suspertzeko behar dugun bultzada eman diezagukete. Bi horiek enplegu sustagarriak eta atsegingarriak, gure gazteen itxaropenak bete ditzaketenak, eman ditzakete. Orobat, behar dugun energia garbia eman dezakete, baldin eta klima-katastrofe bat ekidin nahi badugu.

Arestiko dokumentuak nabarmentzen du energia eolikoa dela elekrizitatea sortzeko azkarren handitzen den era, instalatutako ahalmenari dagokionez. Instalazio elektrikoen %10 itsasoan dago dagoeneko, eta ehuneko hori handitzen ari da. Energia Eolikoaren Europako Elkartearen kalkuluen arabera, instalazio berri asko itsasokoak izango dira aurrerantzean: 2020an, %20 eta 2030ean, %60. Arrakastak arrakasta dakar. Beraz, itsasoko energia eolikoko plataforma hauetarako inbertsioek industriako beste adar batzuk sustatuko dituzte.

Europako Erkidegoko araudiaren esparruan, Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 663/2009 zenbakia duen Araudia, 2009ko uztailaren 13koa, da gogoeta egiteko hasierako elementua. Arautegiak ekonomiaren susperraldirako laguntza-programa bat ezartzen du, proiektu energetikoetarako Europako finantza-laguntzaren bitartekoa.

Azken legealdian, Rajoyren Gobernuaren nahaste agerikoaren aurka, Europako Batzordeak, Europar Batasuneko politika energetikoan, energia eraginkortasuna eta energia-iturri berriztagarriak lehenesten ditu, hornidurako ingurumen- eta segurtasun-arrazoiak direla-eta. Horien harian, Araudiak lehentasunak betetzen laguntzen du, itsasoko energia eolikoko proiektuak, funtsean, sustatuz.

Energia-aurreztea eta energia-eraginkortasuna sustatzeko neurriei dagokienez, besteak beste, ekintza espezifikoetarako inbertsio-funts bat –“Marguerite: Fondo Europeo 2020 para la Energía, el Cambio Climático y las Infraestructuras” izenekoa- sortzeko neurria aipatu behar da. Funtsa Europar Batasuneko inbertitzaile instituzionalek sortuko lukete, eta Europako Inbertsio Bankuak (EIBk) zuzenduko luke. Fondoak energia eta klima-aldaketako alorretan (energia jasangarri, energia berriztagarri eta teknologia berrien ekoizpenean; energia-eraginkortasun eta energia-aurrezterako inbertsioetan; horniketaren segurtasunean; eta ingurumen-azpiegituren eraikuntzan) inbertitzea du helburu.

Arestiko neurriak Europar Batasuna abangoardiako erakunde bihurtu nahi du klima-aldaketaren aurkako borrokan. Horrela, Europar Batasunak asmo handiko jomugak ditu 2020rako:

. Berotegi efektuko isuriak %20 gutxitu.

. Energia-eraginkortasuna %20 handitu.

. Energia berriztagarrien bidezko energia-ekoizpena %20 handitu. Esparru honetan, itsasoko energiak oso garrantzizkoak izan daitezke, ez soilik energia sortzeko iturri gisa, baizik eta baita dagoeneko Euskadiko industriak duen elementu eragile nahiz teknologiko bezala ere. Handitzean, gainera, Eusko Jaurlaritza buru den Biscay Marine Energy Platform (BIMEP) plataformak, eremuko entseguetarako banku teknologikoa denak, lagunduko du.

Era berean, Europar Batasuneko estruktura- eta kohesio-funtsek itsasoko energia berriztagarriko proiektuak finantza ditzakete. Izan ere, balioztatzen da funtsok energia eolikorako 787 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin dutela. Halaber, 2007-2013 epean, off-shore proiektuak ahalbidetu dituzte.

Testuinguru honetan, teknologia hauek garatzeko Europar Batasunak erakutsi duen borondateak eta Batasunak berak ingurumen-erronkei eman dien erantzunak bi gauza erakusten dituzte. Bat: bide hau estrategikoa da. Eta bi: teknologia  horien inguruko eragileak hautatzeko prozesuek Europar Batasuneko estatuen eta industriaren parte-hartzea behar dute.

Euskadira etorrita, Euskadiko Estrategia Energetikoa 2020k honakoa jotzen du Planaren helburutzat: “Betiere ingurugiroa babestuz, energia berriztagarriak ahalik eta gehien hedatzea: besteak beste, energia eolikoa, eguzki-energia (bere mota guztiak, barne), itsasoko energia batzuk, biomasako energia eta energia geotermikoa”.

Arestian azaldutako guztiari berehala ekin behar zaio, energia berriztagarrietarako ordainketa egokia egiteko estatuaren konpromisoa lortuz. Engaiamenduaz gain., itsasoko energien egiazko garapenak honako konplexutasun handiko aldeak koordinatzea eskatzen du: ekonomikoak, itsastarrak, administratiboak, juridikoak, industrialak eta ingurumenekoak. Alderdi horien koordinazioa erronka handia da, erregai fosilekiko mendekotasun agerikoa gutxitzen lagun dezakeena.

Leave a Reply

You can use these HTML tags

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>