Azaroaren 28an, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko IV. Nazioarteko Kongresua izango da. Gertuko komunikabide publiko, pribatu eta sozialen panorama izango da mintzagaia. Hala, gertuko hedabideek bizi duten egoera zalantzagarriaz arituko gara, izan ere, gertuko komunikazioa bidegurutzean dago, tokiko hedabideek erronka berriei aurre egin behar diete, besteak beste, agintari politikoek erabakitako erregulazio-sistemak, […]