UPV/EHUko NOR Taldeko ikerlariek Gure sor lekua filma aurkitu dute Parisen
NOR Taldeko ikerlari Josu Martinezek aurkitu du Gure sor lekua filma (1956), Parisen. Lehen euskal filma da Gure sor lekua eta Andre Madre hazpandarrak filmatua da. Zinta oso egoera onean dago, irudiak bizi-biziak ditu aurkitutako zintak. Soinurik gabeko kopia da, ordea, eta norbaitek zinta soinudunaren berririk baldin badu, ikerlariei jakinaraztea nahi dute. Asmo horrekin agertu dira NOR Taldekoak prentsaren aurrera.
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=hIzBWm0I41Y[/youtube]
Ikerketa bidean da oraindik, eta amaitutakoan (hemendik urtebetera edo) espero dute ikerlariek beren ikerketaren emaitzak eta xehetasun guztiak eman ahal izatea.
Azaroaren 29an jakinarazi zuten berria Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, NOR Ikerketa Taldeko buru Josu Amezagak eta Josu Martinez ikerlariak berak. UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko NOR Taldeak berebiziko aurkikuntzarekin opari egin digu euskaldun eta euskal kulturzale guztioi.
Abenduaren 20an, Hazparneko ZINEGIN euskal filmen festibalean emango dute Gure sor lekuaren bertsio laburtua. Joserra Senperenak konposatutako musikarekin jantziko dituzte irudiak.
Irakurri gehiago: Euskal zinemaren sorlekua
Deje una respuesta