ESTITXU GARAIk IRABAZI DU#txiotesia SARIKETAKO LEHEN SARIA
Estitxu Garaik, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko ikerlariak #txiotesia sariketako lehen saria irabazi du. UEUk antolatutako lehiaketara 86 ikerlari aurkeztu ziren, eta helburua norberaren doktorego tesia 6 txiotan kontatzea zen, euskaraz.
Informazio gehiago hemen.
Estitxu Garai 28 urteko gordexolarra da. UPV/EHUn lizentziatu zen Publizitatea eta Harreman Publikoetan, eta, egun, tesia egiten dabil Leioako Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailean. “Euskarazko publizitatea zertzeko prozedura eta hizkeraren kalitatea” du tesiko gaia, eta 2014ko amaieran aurkezteko asmoa du. Eusko Jaurlaritzako PREDOC programako ikerketa-kontratu batekin ikerlari dabil UPV/EHUn.
Z O R I O N A K ! ! !
ESTITXU GARAI HA GANADO EL PRIMER PREMIO DEL CONCURSO #txiotesia
Estitxu Garai, investigadora en el Departamento de Comunicación Audiovisual y Publicidad (UPV/EHU), ha ganado el primer premio del concurso #txiotesia organizado por UEU, consistente en contar la tesis doctoral en 6 tweets, en euskara, y al que se presentaron 86 investigadoras e investigadores.
Más información aquí.
Estitxu Garai tiene 28 años y es de Gordexola. Se licenció en Publicidad y Relaciones Públicas en la UPV/EHUn, y hoy en día trabaja en su tesis doctoral en el Departamento de Comunicación Audiovisual y Publicidad. La tesis está financiada por el Gobierno Vasco dentro del programa PREDOC, y el tema es el siguiente: “El proceso de creación de la publicidad en euskera y la calidad del lenguaje”.
Hona Garaik #txiolari ulergarriena saria irabazteko igorri zituen txioak:
1. “Euskarazko publizitatea zertzeko prozedura eta hizkeraren kalitatea”. Gaiaren hautua, kezka larri batetik da sortua #txiotesia
2. Euskarazko publizitatea? Esne gaingabetua, gatzik gabeko itsasoa, kafeinarik gabeko kafea? Gaztelerazko katea, hori da kaltea #txiotesia
3. HIPOTESI hori abiaburu, publizitatearen prozedura osoa, agentzian hasi eta hartzaileen gogoan buka, aztertzea dugu HELBURU #txiotesia
4. Ikerketan askotariko METODOAK darabiltzat: (1) zertze-prozedura zehazteko sakoneko elkarrizketak hartu ditut aintzat #txiotesia
5. (2) eduki-analisia eta (3) talde-eztabaida, erakargarritasuna neurtzeko modu hoberik ez baita. Hartzaileak gogatu ala gogaitu? #txiotesia
6. ONDORIOA: gaur egun sortzen den bezala sortzen delarik publizitate elebiduna, kolokan da euskarazko iragarkien eraginkortasuna #txiotesia
Estos son los tweets con los que ha ganado el concurso:

Deje una respuesta