Categorías

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

PARTE-HARTZEA

PARTE-HARTZEA

Interesa duten guztiak Kongresuko osoko bilkuretara joan ahal izango dira edo Kongresuan parte hartu ahal izango dute, izena emanda. Parte hartzeko, hitzaldi bat (gutxi gorabehera 12-16 orrialdeko esku-hartzeak, aurkezteko eta eztabaidatzeko, hala badagokio, Kongresuaren Lan Mahaietan) edo komunikazio bat (3-5 orrialdeko jakinarazpenak aribidean dauden lanei edo aurkikuntza zehatzei buruz, Mahaiaren buru batek kontatzeko edo laburtzeko) bidali behar da, onartua izan dadin.

EPEAK

2013ko abuztuaren 29a, osteguna: proposamenak bidaltzeko epearen amaiera (Kongresuaren Idazkaritzan).

2013ko irailaren 30a, astelehena: hitzaldien eta komunikazioen testu osoak jasotzeko epearen amaiera (Kongresuaren Idazkaritzan).

2013ko azaroaren 14a, osteguna: Batzorde Zientifikoak eta Batzorde Antolatzaileak egileei jakinarazpenak egiteko azken eguna. Kongresuaren egitaraua egitea eta hedatze.

Proposamenak entregatzea

Hitzaldi edo komunikazio batekin Kongresuan parte hartu nahi dutenek proposamen bat bidali beharko diote posta elektronikoz eta 2013ko abuztuaren 29a, osteguna, baino lehen Kongresuko Idazkaritzari (congresobilbao2013@gmail.com). Mezu elektronikoaren gorputzean idatziz jarri beharko dituzte, lerro bereizietan eta ordena honetan, honako datu hauek: a) hitzaldia edo komunikazioa den; b) aurreikusitako izenburua; c) egilearen edo egileen izen-abizenak; d) lanak eta ikerketak garatzen diren erakundea, halakorik egonez gero; e) 10-15 lerroko luzera duen laburpen-testua, abstract gisa, landutako gaia edo lanaren hipotesi nagusiak aurkezteko, eta egileak edo egileek egokitzat joz gero, gako hitz egokiak adierazita; f) egilearen edo egileen harremanetarako posta-helbidea, posta elektronikoko helbidea eta telefono-zenbakia.

Proposamenek balioko dute Antolakuntza Batzordeak Mahai Tematikoetan landu beharreko ildoen lehenengo banaketa egiteko eta, dagokion unean, Kongresuaren web orrian hitzaldien lehenengo laburpena ezartzeko. Espezifikoki, proposamenak jasotzeak ez dakar berarekin automatikoki Batzorde Zientifikoak horiek onartzea; batzorde horrek proposamenei buruzko ebazpena egingo du hitzaldien eta komunikazioen testu osoak jaso (eta aztertu) ondoren. Lan bakarra onartuko da sinatzaile bakoitzeko.

Lanak entregatzea

Proposamen bat epe eta forma egokian bidali dutenek Kongresuaren Idazkaritzara bidali beharko dute (congresobilbao2013@gmail.com) hitzaldiaren edo komunikazioaren testu osoa, 2013ko irailaren 30a, astelehena, baino lehen. Testuak euskarri informatikoan bidaliko dira, mezu elektroniko bidez, Word edo RTF formatuan, eta 30 lerroko 70 matrizeko orri-luzapenarekin (2.100 matrize orriko). Hitzaldiak 12-16 orritan garatuko dira eta komunikazioak, berriz, 3-5 orritan (ikus estilo-arauak Kongresuaren web orrian).

Batzorde Zientifikoak erabakiko du aurkeztutako hitzaldien artetik zeinek parte hartuko duten Atal Monografikoan edo Gai Anitzen Atalean, eta Kongresuaren saioetan eztabaida publikopean jarriko dira. Era berean, gomendatutako komunikazioak kontalari batek (Mahaiaren buruak) laburtuko ditu saioetan. Batzorde Zientifikoaren erabakia jakinarazteko azken eguna 2013ko azaroaren 14a, osteguna, izango da.

Kongresuan, kongresuko kide guztien eskura egongo dira aurkeztutako eta onartutako testu osoak; hortaz, saioetan hitzaldiak aurkezteko denborak erabat errespetatzea eskatuko da (14 minutu inguru; iraupen zehatza Mahaiaren buruak erabakiko du), eta testu osoak irakurtzea saihestuko da. Hartara, parte-hartzaileen arteko eztabaidei ahalik eta denbora gehien eskainiko zaie, Kongresuaren azken xedea betetzeko: gogoeten eta aurkikuntzen bateratze arrazoitua.