Nola lortu artikulu baten testu osoa?

Aldizkari artikulu baten erreferentzia bibliografikoa baduzu, nola lor dezakezu dagokion testu osoa?

eskema testu osora heltzeko aukerak

Egoera hau maiz gertatuko zaigu datu-baseetan dokumentazio bilatzen dugunean, edo lan bat egiteko aurretik emandako bibliografia aztertzen dugunean.

Aukera hauek ditugu testu osoa lortzeko:

  1. Datu-base batean topatu badugu erreferentzia, lehenik eta behin aztertu behar da ea datu-base berak estekarik eskaintzen duen testu osoa lortzeko. Kontuan hartu datu-baseak duen interfazaren arabera leku desberdinetan kokatuta egon daitekela.
  2. Artikularen izenburua (komatxoen artean, testu-kate zehatza bilatzeko) jarri interneteko bilatzaile batean, Google-en adibidez, eta sarean bertsio librerik badago, lehenengo emaitzen artean egongo da normalean.
  3. Online-n zuzenean lortu ez badugu, aztertu behar da ea bibliotekak aldizkariaren harpidetza duen, bai bertsio elektronikoarena, bai paperezko alea. Horretarako, aldizkariaren izenburua erabiliz bilatu behar dugu katalogoan (ez artikuluaren izenburuaren bidez), eta aldizkaria agertzen bada katalogoan, hortik helduko gara aldizkariaren web-orrira, han behar dugun alea topatzeko, edo agertuko zaigu paperezko bertsioaren kokapen-kodea, eta salan topatuko dugu.
  4. Aurreko aukerekin lortzerik ez badago, tutoreari edo bibliotekako pertsonalari eskatu beharko dugu laguntza. Graduko ikasleek ez dute kanpoko biblioteka bati eskatzeko ahalmenik, baina irakasleek eta bibliotekako langileek bai, beraz, artikulua oso beharrezkoa ikusten baduzu zure lana aurrera eramateko, haien bidez lor dezakegu. Baina kontuan hartu haiek ere kopuru mugatua dutela, eta egun batzuk behar izango direla, beraz arduraz eta pazientziaz erabili azken aukera hori.

begiratu ere bai: baliabide elektronikoak

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>