irakasgaietako bibliografia

Bibliografiaz ari bagara, gradu ikasketan zehar lehenengo aukera izango da irakasgaietako bibliografia. Gaur egun, ziuraski kasu gehienetan e-Gelaren bidez jasoko duzue, baina bibliotekatik ez dugu aukerarik han jarritakoa ikusteko.Dena den, lagungarria izan daiteke jakitea fakultateko web-orrietan ere eskuragarri dagoela (hori bai, edukia agian kasu guztietan ez dago eguneratuta). Hauxe da jarraibidea irakasgai baten bibliografia topatzeko:

EHU-ko web orri nagusia > ezkerraldeko menuan, ikasketa atalean aukeratu graduko ikasketak > bilatu zurea > erdiko menuan bilatu ikasketa plana esteka > erdiko menuan aukeratu irakasgaiak mailaz > aukeratu irakasgaiaren bat eta klikatu bere izenean > aukeratu irakaskuntza gida esteka > gidako azken atalan agertzen ohi da gaiari buruzko bibliografia, oinarrizkoa zein sakontzekoa.

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>