|
||||||
EPEA LUZATUTA!! 2018ko AZAROAREN 8ra arte!!!
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak, eta Arte Ederren Fakultateak, ikasleei deialdi hau zabaltzen die ekintza performatiboak, esku-hartze artistikoak, esku-hartze muralak edota bestelako proposamen irekiak bideratzeko ideiak proposatzeko, Euskaraldia jardunaldiari ikusgaitasuna emateko asmoarekin. EUSKARALDIAren ekimenen programazioan, ikasleen parte-hartzea da helbururik nagusiena eta ikaslegoaren inplikazioa bilatuko da antolakuntza eta kudeaketa lanetan. Deialdi honek, guztira, 2.000 €ko aurrekontua du. Aurrekontuak dagokion moduan egiaztatu behar dira eta barne sar ditzake egileentzako ordainsariak eta produkziorako aurrekontua (materialak). Ekintza performatiboak, esku-hartze artistikoak, esku-hartze muralak edota bestelako proposamenak EUSKARAZ bideratu beharko dira . Proposatutako ekimenak 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3era bitartean egin beharko dira, Bizkaiko Campusean. Ekimenak bideratzeko proposatzen diren espazio, pareten edo bestelakoen baimenak bideratzeko eskariak, Euskararen Errektoreordetzaren ardura izango dira. Proposamenen kudeaketa Proposamen bakoitzaren arduradunek deialdi honen baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen dute. Deialdian, modu banakoan edo kolektiboan, UPV/EHUko gradu eta gradu-ondoko ikasleak parte hartu ahalko dute. Ekimenen aurrekontua Proposamen guztiek aurrekontu zehatza barne hartu beharko dute. Aurrekontu zehatzean produkzio gastuak (materiala, ekoizpena, etab) adierazi beharko dira (hauek fakturen bidez justifikatu beharko dira), eta parte-hartzaileen /egileen ordainsaria. Ekimenen arduradunei fakturak egiteko beharrezko datuak emango dizkie hauek bideratu eta ordaindu ahal izateko. Ekimenen hedatzea UPV/EHUk deialdian onarturiko ekimenen web-hedapena (posta zerrenda, sare sozialak, monitore digitalak) bakarrik hartuko du gainean. Beste hedapen medioetatik hedapena (kartelak, euskarri digitalak) egiteko balizko gastuak ekimen bakoitzaren erantzule ardurapean geratuko dira. EPEA LUZATUTA Deialdia 2018ko AZAROAREN 8ra arte. Eskaerak, pdf formatuan (gehienez 8mb), ecultural.fac.bellasartes@ehu.es helbidera zuzenduko dira informazio honekin:
Euskararako Errektoreordetzak eta Arte Ederren Fakultateko zuzendaritzak proposamenak aztertu eta aukeratuko ditu. Deialdi honetan parte hartzeak baldintza hauek onartzea dakar. Tuenti Urban Art Academy Euskal Herriko Unibertsitatera heltzen da Arte Ederretako ikasleei zirkuitu profesionala hurbiltzeko eta baita komunikatzeko zein adierazteko era berri gisa finkatzen den mugimendu artistikoaren egileen unibertso bat ezagutarazteko ere: hiri-artea. Halaber, ekimen honek ikasleek diziplina hau haien etorkizunerako aukera profesional gisa ikus dezatela lortu nahi du. Horretarako, azaroaren 5etik 9ra, tailer, hitzaldi eta mahai-inguruen programa bat burutuko da; ikertzaile, artista eta arte garaikidearen beste profesional batzuk bertan egongo dira. Tuenti Urban Art Academy llega a la Universidad del País Vasco para acercar el circuito profesional a las y los estudiantes de Bellas Artes y darles a conocer un universo de creadores de un movimiento artístico consolidado como forma de comunicación y expresión, el arte urbano. Esta iniciativa, además, pretende que el alumnado vea esta disciplina como una opción profesional para su futuro. Para ello, del 5 al 9 de noviembre, tendrá lugar un programa de talleres, charlas y debates que contarán con la presencia de investigadores, artistas, y otros profesionales del arte contemporáneo: |
||||||
Copyright © 2025 BBAA Bitakora - All Rights Reserved Powered by WordPress & Atahualpa |